Huescako Liga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Huescako katedralaren fatxada nagusia. Bertan ituna sinatu zuten.

Huescako Liga (gaztelaniaz: Liga de Huesca) 1191ko maiatzaren 12an Huescan Alfontso II.a Aragoikoa, Antso VI.a Nafarroakoa, Alfontso IX.a Leongoa eta Antso I.a Portugalgoa erregeen ordezkariek sinaturiko ituna izan zen, Alfontso VIII.a Gaztelakoaren kontrakoa.[1]

1191n Antso Portugalgo erregeak Alfontso Aragoikoari Gaztelako Erresumaren aurkako aliantza proposatu zion. Alfontsok proposamena onartu eta Nafarroa eta Leonera ituna zabaltzea eskatu zuen. Lau erregeen arteko ituna Huescan sinatu zuten urte hartako maiatzaren 12an.[2]

Itunaren bitartez erregeek besteen baimenik gabe gerra ez deklaratzea adostu zuten. Alfontso IX.a Leongoak ez zuen sinisten Alfontso VIII.a bere lehengusuak gotorlekuak itzuliko zizkiola, nahiz eta 1188ko Carrióngo Gorteetan gaztelarrak hori hitzeman.[3] Huescako ituna sinatu ondoren, Aragoi eta Nafarroako erregeek Soriako probintzia eraso zuten.[4][5]

Koalizioak laster bere kideak galdu zituen. 1192an Alfontso II.a Aragoikoak bake-ituna sinatu zuen Gaztelako erregearekin, Huescako itunak debekaturik izanda ere. 1194an Nafarroako erregea hil zen eta bere ondorengoa zen Antso VII.ak ez zuen gerra mantendu nahi. Leon eta Portugalen arteko harremanak ere gaiztotu egin ziren Alfontso IX.a Leongo eta Teresa Portugalgoaren arteko ezkontza intzestuzkotzat jo zutelako.[6]

1194an Alfontso IX.a Leongoak eta Alfontso VIII.a Gaztelakoak, Aulki Santuaren bitartekaritzarik esker, gerra etetea erabaki zuten eta Tordehumosko ituna sinatu zuten Valladolideko herri hartan apirilaren 20an.[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. García Fitz, Francisco. (2002). Relaciones políticas y guerra. La experiencia castellano-leonesa frente al Islam. Siglos XI-XIII. (1. argitaraldia) Sevilla: Sevillako Unibertsitatea ISBN 84-472-0708-0..
  2. Porteo. Boletín da Sociedade Filatélica de A Coruña. 31-32. orr.
  3. Porteo. Boletín da Sociedade Filatélica de A Coruña. 32. orr.
  4. Suárez Fernández, Luis. (1975). Historia de España Antigua y Media. 1 Madril: Closas-Orcoyen S. L., 632 or. ISBN 84-321-1882-6..
  5. Martín, José Luis. (1994). «Alfonso IX y sus relaciones con Castilla» Espacio, tiempo y forma in: Serie III, Historia medieval. (Madril: UNED) 7: 11-32. ISSN 0214-9745..
  6. Aniz Iriarte, Cándido O.P.; Díaz Martín, Luis Vicente. (1994). Santo Domingo de Caleruega, en su contexto socio-político, 1170-1221. Salamanca: Editorial San Esteban ISBN 84-87557-77-5..
  7. Carriedo Tejedo, Manuel; Estepa Díez, Carlos. (1997). Historia de León, Volumen II; El Reino de León en la Edad Media. La Crónica de León ISBN 84-920557-8-2..