Huldah

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Huldah (Hebreeraz: חֻלְדָּה‬) Hebrear Biblian mentzionatutako profeta bat izan zen erregeen 2. liburuan 22:14-20 eta kroniken 2. liburuan 34:22-28. Juduen tradizioarekin bat eginez, zazpi profeten arteko bat zen, Sarah, Miriam, Deborah, Hnnah, Abigail eta Estherren ondoan. Solomonen Tenpluan aurkitutako Liburu baten aurkikuntzaren ondoren, Josiah erregearen agintaldian, Hilkiah, Acbor, Saphan eta Asaiahren laguntzaz hari gerturatu zitzaien Lord-aren iritzia bilatzeko.

Bibliak Huldah-taz kontatzen duen guztia Erregeen Bigarren Liburuan eta Kroniken Bigarren Liburuan kokatzen da. Bere papela intrigaz betea dago, ez dauka aurretiko presenatziorik eta ematen duenez, ez dauka istorioarekin erlaziorik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jerusalemgo tenpluan Legearen Liburua (סֵפֶר הַתּוֹרָה) aurkitu zenean, Josias erregeak bere arropak puskatu zituen hau esanez: "Jaunaren haserrea piztu da, gure gurasoek ez zituztelako liburu honetako hitzak bete". Josiasek bere funtzionarioak Jaunari kontsulta egitea bidali zituen, eta hauek, Huldah profetisarengana bidali zituen.

Tradizioaren arabera, Huldahren hilobia, Jerusalemgo Tenpluaren ondoan (hegoaldean) dago. Horregatik, tenpluaren patioko ate batek "Huldahren Atea" izena zuen, hau baitzegoen hilobitik gertuen.

Huldah-ren mezua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Profetisaren mezua bi zatitan banatzen da: lehena (2Re 22, 15-17), Jainkoak nazio judutarrari eman nahi zion mezua ematen duena; eta bigarrena (2Re 22, 18-20a), Jainkoak erregeari esaten diona deklaratzen duena.

Bi mezuak konektatuta daude, kausa eta arrazoi esktruktura baten bitartez.

Nazioari zuzenduta dagoen mezuan, Jaunak hondamendi handi bat ekarriko diola Jerusalemi eta bere herritarrei dio. Honen arrazoia, herriak Jauna abandonatu zutela eta beste jainko batzuk gurtzen hasi zirela zen.

Erregeari bidalitako mezuak, Josias gizon otzana izan zelako, bere oinordekoekin bilduko zela eta ez zuela hondamendi hura ikusi beharra izango zen.