Iñaki Bergara Izagirre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Iñaki Bergara Izagirre
Bizitza
Jaiotza Azpeitia1935
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza 2016ko ekainaren  22a (80/81 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak aktorea
Izengoitia(k) Pio
Artikulu hau aktoreari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Iñaki Bergara».

Iñaki Bergara Izagirre, ezizenez Pio (1935, Azpeitia, Gipuzkoa - 2016ko ekainaren 22a, Azpeitia, Gipuzkoa[1]) euskal aktore bat izan zen.

Lehen antzezpena 25-30 urterekin egin zuen Bergarak, Ustekabeko poza antzezlanean. Azpeitiko Antxieta Antzerki Taldean hasi zuen antzerki ibilbidea ondoren, eta 22 urte inguru egin zituen bertan. Antxieta desegin zenean Lakrikun taldean hasi zen[2].

Antzerki amateurrean jardun zuen eta gero ETB1eko Goenkale telesailera salto egin zuen, bertan Kaxkurrio ezizena zuen pertsonai ahaztezina antzezteagatik ezagun egin zen. Balbemendi telesailean ere Lukasen papera antzeztu zuen. Zineman Topeka eta Ostertz laburmetraietan nahiz Aupa Etxebeste! filmean parte hartu zuen.

2011n Azpeitian urteetako ibilbide artistikoaren errekonozimendu gisa Txalo Saria eman zioten.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]