Euskolegas
Euskolegas | |
---|---|
Jatorria | |
Izenburua | Euskolegas |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Sasoi kopurua | 2 |
Atalak | 24 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Sitcoma |
Hizkuntza | gaztelania |
Iraupena | 40 minutu |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Pausoka Entertainment |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | ![]() |
Hasiera-data | 2009ko maiatzaren 11 |
Amaiera-data | 2009ko abenduaren 14a |
![]() ![]() ![]() |
Euskolegas Pausokak ETB 2rentzat ekoiztutako telesaila zen, 2009ko maiatzaren 11n lehendabiziko atala eman zuena. ETB 2an 2006 eta 2008 artean "Vaya Semanita" sailaren spin off da, hau da, bertan egindako sketch batzuetatik ateratako argumentua eta pertsonaiak ditu. Bere sintonia El Mentón de Fogartyk egin zuen.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bilbon hiru lagunek etxebizitza partekatzen dute: Patxi (Andoni Agirregomezkorta), bilbotar athleticzalea, Alex (Javier Antón), donostiar kontserbadorea eta Pruden (Iker Galartza), gasteiztar limurtzaile eta patatazalea.
Alexek Leire (Laura de la Calle) caparrosotar aktorea ezkontzekotan zegoen baina ezin eta ezti-bidaian mozkortuta Sara (Nayra Navarro) donibandar neskatoa ezkondu zuen.
Patxik izeba txikiren partez etxebizitza berria oinordetzan hartu eta hiru lagunekin batera Santi osaba (Ramón Barea) joaten da bizitzera. Korridorearen beste aldean izeko Bego (Arantxa Aranguren) eta Esti lehengusina (Verónica Moral) bizi dira, eta beraiekin batera Sara.
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Protagonistak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Patxi Goikoetxea (Andoni Agirregomezkorta): Athletic zalea. Bilbotarra da.
- Alex Ufarte (Javier Antón): Sararen mutil-laguna eta Leireren mutil-lagun ohia. Oso zehatza da. Donostiarra da. Lan egiten du bankuan Estirekin.
- Pruden Fournier (Iker Galartza): Gasteiztarra. Beti dago neskekin. Eta oso gustuko ditu patatak.
Pertsonai nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sara Etxart (Nayra Navarro): Alexen neska-laguna. Iparraldekoa da. Lan egiten du arropa denda batean Jonerekin.
- Santi Goikoetxea (Ramón Barea): Patxiren osaba, Estiren aita eta Begoren senar ohia.
- Esti Goikoetxea (Verónica Moral): Santi eta Begoren alaba eta Patxiren lehengusina. Lan egiten du Alexekin bankuan.
- Bego Urrutia (Arantxa Aranguren): Estiren ama, Santiren emazte ohia, Patxiren izeba eta Juan Mariren neska-laguna.
- Leire Roncal (Laura de la Calle): Alexen neska-lagun ohia. Caparrosokoa da.
- Juan Mari Badiola (Ramón Ibarra): Alex eta Estiren nagusia bankuan eta Begoren mutil-laguna.
Bigarren mailakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Xixario González (Pedro Otaegi): auzoko marmartia.
- Tom (Guillermo Altair): tabernako zerbitzaria.
- Jone (Leire Ruiz): Sararen lankidea arropa dendan.
2009ko denboraldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapitulua | Titulua | Emanaldiaren data | Batez besteko entzuleak (share)[1] |
---|---|---|---|
1 | La boda de Alex y Leire | 2009ko maiatzaren 11a[2] | 176.000 ikusle (sharearen %18,0a) |
2 | La verdadera boda | 2009ko maiatzaren 18a | 144.000 ikusle (sharearen %14,4a) |
3 | Sin divorcio | 2009ko maiatzaren 25a | 182.000 ikusle (sharearen %17,9a) |
4 | Patxi decide conquistar a Sara | 2009ko ekainaren 1a | 175.000 ikusle (sharearen %18,1a) |
5 | Euskalsex | 2009ko ekainaren 8a | 144.000 ikusle (sharearen %15,5a) |
6 | Euskonfunsión | 2009ko ekainaren 15a | 160.000 ikusle (sharearen %18,0a) |
7 | Euskoligues | 2009ko ekainaren 22a | 136.000 ikusle (sharearen %14,7a) |
8 | Euskónyuges | 2009ko ekainaren 29a | 133.000 ikusle (sharearen %13,7a) |
9 | Euskorrerías | 2009ko uztailaren 6a | 131.000 ikusle (sharearen %15,0a) |
10 | Euskotren | 2009ko uztailaren 13a | 140.000 ikusle (sharearen %15,4a) |
11 | Euskontrabando | 2009ko uztailaren 20a | 145.000 ikusle (sharearen %17,3a) |
12 | Euskonklusión | 2009ko uztailaren 27a | 122.000 ikusle (sharearen %14,9a) |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Vertele.
- ↑ AurrestreinaldiaEiTBren webgunean 2009ko maiatzaren 4.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![]() |
Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- Javier Antónek antzeztutako telesailak
- Iker Galartzak antzeztutako telesailak
- Andoni Agirregomezkortak antzeztutako telesailak
- Verónika Moralek antzeztutako telesailak
- Arantxa Arangurenek antzeztutako telesailak
- Ramón Bareak antzeztutako telesailak
- Pedro Otaegik antzeztutako telesailak
- Ramón Ibarrak antzeztutako telesailak
- Pausoka Entertainmentek ekoitzitako telesailak
- Telebista zirriborroak
- ETB2ko saioak
- Euskal Herriko telesailak
- Gaztelaniaz egindako telesailak
- Euskal Telebistan emititutako telesailak
- Bilbon girotutako telesailak
- Umorezko telesailak