Iñaki Salvador

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Iñaki Salvador
Bizitza
Izen osoa Iñaki Salvador Gil
Jaiotza Donostia1962ko apirilaren 10a (55 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Lanbidea
Lanbidea jazz musikaria, piano-jotzailea eta musikagilea
Musika instrumentua pianoa
IMDb nm0759231

Iñaki Salvador Gil (Donostia, Gipuzkoa, 1962ko apirilaren 10a) pianista eta musikagilea da; bai eta akordeoilaria, moldaketagilea eta abar ere. Euskal Herriko eta Espainiako jazzean, izen ospetsu eta aipagarrienetakoa. Hainbat musikariren diskoetan parte hartu du eta, besteak beste, Mikel Laboaren piano-jotzailea izan zen hogeitaka urtean.

Euskal Herrian bertan hasi zituen piano, soinu eta konposizio ikasketak. Piano, akordeoi, harmonia eta kontrapuntu eta fuga ikasketa klasikoak egin zituen lehenengo, eta jazz aldera jo zuen gero. 1980ko hamarkadatik hona atergabe jardun du ikasten eta lanean: bere taldeak osatu ditu, besteri lagundu dio, irakasle izan da, antzerki eta dantza ikuskizunetan parte hartu du, filmetan, jazz jaialdietan, makina bat disko egin du, sariak irabazi.

Hainbat maisu eta interpretatzailerekin aritu da: Zé Eduardo, Daniel Roth, Lluis Vidal, Jean Luc Vallet, Dave Liebman, Richie Beirach, Billy Hart, eta abar. Interpretatzaile eta artista ugarirekin lan egin du (Mikel Laboa, Oskorri, Luis Eduardo Aute...), musikari, moldatzaile eta estudioko laguntzaile gisa.

Konposizioaren arloan, telebistarako eta zinemarako lan egin du: Maité eta Sí quiero Carlos Zabala eta Eneko Olasagastiren filmei musika jarri die, bai eta Arantxa Lazkanoren Urte ilunak lanari ere. Antzerkirako musika ere egin du, esaterako, Ur taldearen Romeo y Julieta lanari musika jarriz. Jazzlari gisa, Kursaal taldearen sortzaile izan zen, eta Iñaki Salvador Trío taldeko burua da. Gaur egun irakasle lanetan ari da Donostiako Musika eta Dantza Eskolan.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]