Edukira joan

Iñigo Salbidea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Salbidea
Izen osoa: Iñigo Salbidea
Jaiotza data: 1952
Jaioterria: Antigua, Donostia (Gipuzkoa)
Heriotza data: 2016ko otsailaren 25a
Heriotza herria: Donostia (Gipuzkoa)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: Eskulari
Asegarce
Postua: Atzelaria
Debutatze data: 1973ko abenduaren 3a
Debutatze pilotalekua: Labrit (Iruñea)
Erretiratze data: 1992ko uztailaren 17a

Iñigo Salbidea, pilota arloan Salbidea deituraz ezaguna (Donostia, 1952 - ibidem, 2016ko otsailaren 25a) esku huskako pilotari profesionala izan zen. Atzelari jokatzen zuen. 1973ko abenduan bilakatu zen profesional, Eskularirekin, eta hemeretzi urte eman ondoren, 1992ko uztailean erretiratu zen Asegarcerekin.[1]

Pilota utzi ondoren, Asegarcen hasi zen lanean eta hogeita lau urtez, bertoko kudeatzailea izan zen.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]