Iñigo Segurola
Iñigo Segurola | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1967ko apirilaren 7a (57 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | landscape architect (en) ![]() |
Iñigo Segurola Arregi (Donostia, Gipuzkoa, 1967ko apirilaren 7a) lorezaina da. Kristian Pielhoff herrikidearekin batera Bricomanía saioa aurkezten du, eta hor astero ematen dituen lorezaintza-gomendioek ospea ekarri diote.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/9e/AnabelArraiza11TBHiri_Baratzea.png/250px-AnabelArraiza11TBHiri_Baratzea.png)
Hamaika telebistako Hiri baratzea programako hainbat saiotan ere lan egin du Anabel Arraizarekin batera lankidetzan hirien inguruko baratzetaz eta ortuko jarduerez.[1]
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/d/d2/Europa_plaza2.jpg/220px-Europa_plaza2.jpg)
Nekazaritza ingeniaritzako ikasketak egin zituen Iruñean; eta, ondoren, paisajista ikasketak Eskoziako hiriburu Edinburghen.[2] 1994an Oiartzun udalerrian beste kide batekin batera LUR Paisajistak, SL enpresa sortu zuen,[3] eta ordu ezkero Euskal Herriko hiri eta herri askotako lorategi, parke eta berdeguneak sortzen dihardu. Haien lan ezagunenetarikoa da Donostiako Europa plazan Andres Nagelen Izenbururik gabe eskultura egokitzea.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Arraiza, Anabel. «Hiri baratzea» Hamaika Telebista (Noiz kontsultatua: 2019-12-29).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Iñigo Segurolari elkarrizketa. Hobekuntza.org[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ http://lurpaisajistak.com/v2/lur/equipo/ Lur paisajistak