IJsselmeer

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
IJsselmeer / IJssel aintzira
IJsselmeer (nd)
IJsselmeerTraditionalBoat.JPG

Untzi bat IJssel lakuan.

Zuider1.jpeg
Kokalekua Herbehereak
Garaiera 0 m
Eremua 1.100 km²
Bataz besteko sakonera 5 m
Betebidea IJssel, Vechte
Hiriak Amsterdam, Almere, Edam-Volendam

IJsselmeer edo IJssel aintzira[1] (nederlanderaz: IJsselmeer) Erdialdeko Herbeheretan dagoen 1.100 km² lakua da. Lakuak batez besteko 5-6 m sakonera du eta Flevoland, Ipar Holanda eta Friesland probintzien artean kokatzen da. IJsselmeer Herbeheretako eta Mendebaldeko Europako lakurik handiena da.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena IJssel ibaitik datorkio, honek aintzira betetzen du behin urak Ketelmeer lakuaren bidez pasatuta. Hasierako bi letrak larriak izatea IJ nederlandar digrafoa da, ziur asko lotura tipografikoa eta batzuetan letra bakartzat dutena. Gertuko hizkuntzetan IJ baino Y erabiltzen da, nederlanderaz Griekse IJ edo IJ greziarra deitua.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

IJsselmeer 1932an sortu zuten, 32 kilometroko presak (Afsluitdijk izenekoa) Zuiderzee barneko itsasoa itxi ondoren. 1975ean, IJsselmeerri hegoaldeko zatia banatu zaionean Markerwaarddijk sortu zen.

Flevoland probintzia 1986ean sortu zuten IJsselmeerren erikitako polderretan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   159. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-10-14 .
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: IJsselmeer Aldatu lotura Wikidatan