Zuiderzee

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1658ko Herbehereetako mapa, De Zuyder Zee azaltzen duena

Zuiderzee (nederlanderaz: Zuiderzee, ˌzœy̆dərˈzeː ahoskatua; antzinean Zuyderzee letreiatua; euskaraz "Hegoaldeko itsasoa" esan nahi duena) XIII-XX. mende bitartean Herbehereetako golkoa Ipar itsasoan izan zen. XIII. mende inguruan itsasoak, Frisiako uharteek moldatzen zuten kostaldeko zerrenda gainditurik, erromatarrek Flevo deitua zuten aintzirarekin bat egin zuen. XX. mendera arte Amsterdamgo portuko trafikoa handik bideratzen zen. 1918an estatuak golkoa ixtea erabaki zuen, premiazkoa zuten nekazaritza lehorturiko lurretan, polderretan garatzearren. Hala, 1932an amaitu zen uhesiak golkoa itxi zuen, eta IJsselmeer aintzira (120.000 hektarea) moldatu zuen. Harrezkero, lehorturiko bost polder handik 221.000 hektareako eremua hartzen dute. Rhin ibaiaren adar batzuek, IJsselek eta Vechtek besteak beste, Ijsselmeer aintzirara isurtzen dute ura.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zuiderzee Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 52°50′N 5°20′E / 52.833°N 5.333°E / 52.833; 5.333