Ibn Hazm

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ibn Hazm
Bizitza
Jaiotza Kordoba994ko azaroaren  7a
Herrialdea Kordobako kaliferria
Heriotza Huelva1064ko abuztuaren  15a (69 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak arabiera
Jarduerak
Jarduerak filosofoa
Lan nabarmenak The Ring of the Dove Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa islama

Abū Muḥammad ʿAlī ibn Aḥmad ibn Saʿīd ibn Ḥazm (arabieraz: أبو محمد علي بن احمد بن سعيد بن حزم‎), Ibn Hazm izenaz ezaguna, (Kordoba, 994ko azaroaren 7a - Nieblako taifa, 1064ko abuztuaren 15a[1]), andalustar filosofo, teologo, legelari, historialari, idazle eta poeta izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizitza politiko bizia izan zuen. Abderraman IV.a kalifaren bisirra izan zen. Erbesteratua, politika utzi eta teologia eta zuzenbidea ikasteari ekin zion, non malikismotik zahirismora pasan zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lanik nagusiena Xàtivan 1023an idatzitako Tawq al-hamama (Usoaren idunekoa) bazen ere, beste 400 liburu idatzi zituen[2]. Hona hemen nagusienak:

  • Risāla fī fadl al-Andalus (Al-Andalusen gorazarrerako eskutitza)
  • Naqt al-arus (Neskalagunaren brodatua),
  • Yamharat ansāb al-arab (Arabiar leinuak)
  • Al-fisal fī-l-milal wa-l-ahwā' wa-l-nihal (Erlijio, sekta eta eskolen historia kritikoa)
  • Falsāfat al-ajlāq (Izaerak eta jarrera)
  • Risālat fī radd ala ben Nagrīla (Ibn Nagrellari eskutitza)

Errreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ibn Hazm. The Ring of the Dove: A Treatise on the Art and Practice of Arab Love. Trans. A. J. Arberry. Luzac Oriental, 1997 ISBN 1-898942-02-1
  2. Scheindlin, R. P. (1998). Ibn Ḥazm (384–456/994–1064). Julie Scott Meisami eta Paul Starkey. Encyclopedia of Arabic Literature. 1. Londres: Routledge. ISBN 0-415-18571-8