Idoia Azurmendi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Idoia Azurmendi
Bizitza
JaiotzaAzpeitia, 1971
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaAzpeitia2023ko urtarrilaren 26a (51/52 urte)
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, abeslaria eta abesbatza-zuzendaria

Idoia Azurmendi Arotzena (Azpeitia, Gipuzkoa, 1971 - ib., 2023ko urtarrilaren 26a) musikagilea, abeslaria eta koru zuzendaria izan zen.

16 urte zituen arte Zumarragan bizi izan zen. Ondoren, Azpeitira joan zen.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zumarragako Musika Eskolan hasi zituen Solfeo eta pianoko ikasketak. 16 urterekin Azpeitira bizitzera joan eta, bertan jarraitu zuen musika ikasketekin.

Gloria Larramendirekin eman zituen koru munduko lehenengo pausoak. Ondoren, Donostiako Goi Mailako Kontserbatorioan jarraitu zuen ikasten. Musika Pedagogia, Lengoaia Musikala, Musikologia, konposizioa eta Abesbatza Zuzendaritza espezialitateetako tituluak bereganatu zituen.

Zuzendari eta konpositore askorekin egin ditu ikastaroak, hala nola, Franz Brandl, John Poole, Vytautas Miskinis, Alexander Vatsek, Johann Van Der Sandt, Michael McGlynn eta Brady Allred.

Oiartzungo Izotz abesbatza eta Orioko Salatxo abesbatza zuendu ditu besteak beste.

Hainbat abesbatzetan aritu da era partaide moduan: Antxieta Gazteak, Amalda abesbatza, Gipuzkoako Gazte Abesbatza, eta, azkenik, Aquam Lauda korua. Azken bi talde hauetan erreferentzia nagusia eta bultzatzaile nabaria izan du Javier Busto handia. Bere bultzada ezinbestekoa izan da konposizioa munduan.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txori sendalari (1999)
  • Txori sendalari (birmoldaketa)(2002)
  • Mendira goaz (2005)
  • Jesus jaio da (2005)
  • Mila txintxarri (Jesus jaio da) (birmoldaketa) (2021)
  • Gabon miresgarriak (2005)
  • Maiderren baserrian (2006)
  • Esperantzari leiho bat (2006).[1] Lan hau Derrigorrezko lana izan zen Tolosako Abesbatzen lehiaketan 2017.urtean.
  • Itsasoa ari zait (2006)
  • Hondartzan (2007)
  • Dorremendi (2007)
  • Esnatu Olentzero (2007)
  • Safaria (2007)
  • Gabonak iritsi dira (2008)
  • Urazpian (2017). Lan honek BBK 2. saria jaso zuen 2017. urtean.
  • Zorion tantak (2022)
  • Beldurrik gabe (2022)
  • Zure zain (2022). Lan honek BBK 2. saria jaso zuen 2022. urtean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[2] https://cm-ediciones.com/book-author/idoia-azurmendi/

[3] https://twitter.com/arotzena

[4] https://web.archive.org/web/20230115202249/https://www.federaciondecoros.com/index.php/multimedia/videos/item/130-aqua-lauda-javier-busto

[1] https://www.youtube.com/watch?v=V2zR_LFKRWc

  1. a b ESPERANTZARI LEIHO BAT, Idoia Azurmendi - AURUM. (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  2. (Gaztelaniaz) Idoia Azurmendi – CM Ediciones. (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  3. «https://twitter.com/arotzena» Twitter (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  4. User, Super. «AQUA LAUDA - JAVIER BUSTO» www.federaciondecoros.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]