Idus
Itxura
Idus (latinez: īdus, femenino plurala soilik), antzinako erromatar egutegiko hitza, hamabi hilabeteetako zortzietatik 13. egunari deitzen zitzaiona (Ianuarius, Februarius, Aprilis, Iunius, Sextilis, September, November eta December; baita tarteraturiko Mercedonius hilean ere), eta baita gainerako lau hilabeteetatik 15ari ere (Martius, Maius, Quintilis et October). Idusen aitzineko egunari pridie idus (Prid. Id. laburtua) zioten. Ilargi beteko egunak ziren.[1]
Idusak Jupiterri konsakatuak zeuden, eta Jupiteren apaizak (flamen dialisak) arkume zuri bat sakrifikatzen zion.[2]
K.a. 44. urteko Martxoko Idusetan (hau da, martxoaren 15ean) Ponpeioren antzokirako bidean zihoala Julio Zesar hil zuten.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Roma, Grecia y. (2013-03-15). «Kalendas, Idus, Nonas: una rara forma de nombrar los días del mes» Historia de Grecia y Roma (kontsulta data: 2025-06-06).
- ↑ «JUPITER (Dios)» www.mercaba.org (kontsulta data: 2025-06-06).
- ↑ Plutarko, 'Bizitza Paraleloak', Zesar 63
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |