Igande Goibela

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Igande Goibela
Sarah Brightmanen abestia
Argitaratze-data 1933
Jatorrizko izenburua Szomorú vasárnap
Honen izena darama igande
Ezaugarriak
Hizkuntza Hungariera
Hitzak László Jávor Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Rezső Seress Itzuli
Kanpo loturak
Hitzak MetroLyrics

Igande goibela, hungarieraz: Szomorú vasárnap, literalki "Igande tristea", 1933an Rezső Seress hungariar piano-jotzaile eta musikagileak konposatutako abesti bat da.

Jatorrizko izenburua Vége a világnak zen (Mundua amaituz doa) eta gerrak eragindako etsipena gaitzat zuen, gizateriaren bekatuengatik otoitz isil batean amaituz. László Jávor olerkariak abestiari berak asmatutako hitzak gehituz zizkion, Szomorú vasárnap (Igande tristea) izenburupean, honetan protagonistak bere maitalearen heriotzaren ondorioz bere buruaz beste egiteko aukerari buruz gogoeta egiten du. Azken hitza hauek jatorrizkoak baina ospetsuagoak bilakatu ziren, jatorrizkoak ia ahaztuta geldituz. 1935ean Pál Kalmár hungariarrak lehenbizikoz grabatu zuen.

Hiri kondairaren arabera musikalan honek munduan barna suizidio ugari eragin omen ditu, entzuleak aditzean bere buruaz beste egitera bultzarazten dituelakoan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]