Igartza jauregia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau Beasaingo jauregiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Igartza jauregia (Segura)».
Igartza baserria edo jauregia
Kultura ondasuna
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea
Igartza Beasain.JPG
Igartza jauregiaren ikuspegia.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Beasain
Koordenatuak 43° 02′ 51″ N, 2° 12′ 33″ W / 43.0473765804°N,2.20927087809°W / 43.0473765804; -2.20927087809Koordenatuak: 43° 02′ 51″ N, 2° 12′ 33″ W / 43.0473765804°N,2.20927087809°W / 43.0473765804; -2.20927087809
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Arkitektura
Estiloa Pizkundetar arkitektura
Arkitektura barrokoa
Ondarea
BIC RI-51-0001483
19

Igartza baserria edo jauregia Euskal Herriko Gipuzkoa herrialdeko Beasain udalerrian kokatzen da, Goierri eskualdearen bihotz-bihotzean. Nahiz eta XII. menderako jada bazen han jauretxe bat, Ahaide Nagusien arteko borroken ondorioz 1420ean dorrea erabat desegin zuten. Gaur egungo eraikinean beheko solairua da zaharrena, eta baliteke antzinako dorrearen zati izatea.

Jauregiaz gain, berarekin parez-pare eta Oria ibaia zeharkatzen duen izen bereko Igartzako zubia dago. Honek erdi-puntuko arkuetan eginiko bi begi ditu, Igartza jauregitik hurbilena handiena delarik, eta korrontearen aurka dagoen hiruki itxurako zubi-bular bat ere badu.

Gipuzkoako kultura ondasuna izendatua dago. 1996an Beasaingo Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak jauregia txukundu egin zuten.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hitzaldi bat estalpeko gela batean, 2012an.

Lau angeluko eraikina da, lau isurkiko estalkiduna, eta barneko patioaren inguruan egituratua; patio honetara begira egurrezko galeria irtena dago. Beheko solairua, lehen solairua eta ganbara ditu. Argi eta garbi ikus daiteke eraikinaren garaieraren banaketa. Beheko solairua harlanduz egina dago eta goiko solairuek egurrezko egitura dute gehienbat. Baoen inguruan harlanduzko lanak daude. Fatxada nagusian arku dobelatu bat gailentzen da. Goiko solairuan proportzio erregularreko sei armazoi zati daude eta fatxadaren erdigune geometrikoan zehar modu ordenatuan banatzen dira. Beheko solairuko bao dinteldunak geroago ireki ziren. Bi alboak harlanduzko ostiko bidez indartuak izan ziren. Ipar alboko fatxada da Oria ibaiaren ibilguarekin muga egiten duena. Goiko solairuko egurrezko egitura zati erregularretan banatua dago, eta barnean oso antzekoak diren egurrezko atalak ageri dira. Gurutzetak dira eraikuntza honetan gehien errepikatzen diren konponbideak. Dena dela, hori konponbide exotikoa da Euskal Herrian eta, dudarik gabe, maisu flandriar edo Frantzia iparraldekoren baten eraginez agertuko da. Baoak egitura beran adintelatuak daude. Beheko solairuko harlanduzko hormek jatorrizko bi gezi-leiho eta horma egin ondoren jarritako bi bao biki agertzen dira. Barruko patioak zuzenean dauka sarrera kanpotik zirkuluerdiko arku baten bidez. Patioaren inguruan hiru arku zorrotz daude beheko solairuko geletara sarrera ematen dutenak. Leku asko hartzen du fatxada nagusiko hormaren atzean dagoen atariak eta goiko galeriaren hegalak. Patioa ia erabat errekarrizko lurrez osatua dago. Osorik egurrezkoa den galeria nabarmentzen da. Jatorriz galeria guztiak karelak zituen baranda luzearekin eta baranda horrek estalkia eusten zuten pilareak hartzen zituen oinarri-muturretan. Egitura lignearra Euskal Herriko arkitekturaren armakuntza-arotzeriaren erreferentzia da. Solairuen eta estalduraren zamari eusten dioten pilare eta gatzarien eraikuntza da goiko solairua. Beheko solairuko karga-horma perimetralak hartzen ditu oinarri erabat. Horma horien gainean zularri bigak daude, harri fabrika eta egurrezko estrukturaren arteko trantsizio gisara. Eraikin hau egurrezko eraikuntzaren kulturari dagokio, eta armaketa arotzeria nabarmentzen da. Goiko solairuetako eta patioko galeriako egurrezko egitura da eraikin honetan balio handiena duen elementua eta esanguratsuena.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Igartza jauregia
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa