Ignacio González Bastida
Itxura
Ignacio González Bastida | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bergara, 1913 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Legazpi, 2006 (92/93 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea |
Ignacio González Bastida (Bergara, Gipuzkoa, 1913 – Legazpi, Gipuzkoa, 2006) musikaria izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bergaran jaio zen, 1913an. Musika ikasketak bere aita Ignaciorekin hasi zituen, Bergarako Udal Musika Bandako zuzendaria bera, bai eta parrokiako organista ere. Bederatzi urte zituela sartu zen banda horretan, eta 1936 arte hor jo zuen.
Elgoibarko Udal Bandako zuzendari izendatu zuten 1940ean. Zuzendariorde sartu zen, oposizio bidez, Gasteizko Udal Bandan, 1944ean. 1948an Urretxuko Udal Bandako zuzendari hautatu zuten, 1953 arte. Urte horretan Zumarragako Udal bandako zuzendari adjuntu izendatu zuten. Legazpin hil zen 2006an.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txistu Bandarako hainbat pieza idatzi ditu.
- Agur nere maitiari = Adiós a mi cariño tx/tx/sb
- Jaya da tx/tx/sb/at
- San Juan txiky tx/tx
Grabaketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jaia da (Int.: Iparragirre Balderdi Musika Tailerra ; Urretxuko txistulari taldea ; zuz. Jesus Castillejo) In: Urretxuko musikak. Urretxu : Udala, 2007. Erref.: DAM57, Discos a Medida
- Kalez kale (Int.: Amara Berri Ikastetxeko danborrada)In: Danborradako soinuak. Donostia : Super Amara, 2012. Erref.: SPF-CPT-002, Spiff Corps
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Diccionario de la música Española e Hispanoamericana. Madrid, Sociedad General de Autores y Editores, 1999 - 2002.