Ignacio Morgado
Ignacio Morgado | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | San Vicente de Alcántara, 1951 (72/73 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | psikologoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Madrilgo Complutense Unibertsitatea Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa (1975eko irailaren 1a - |
Ignacio Morgado Neurozientziaren Institutuko Psikobiologiako katedraduna da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Psikologia Fakultatean, eta fakultate horretako sortzaileetako bat. Gaur egun, psikologia fisiologikoko eskolak ematen ditu psikologia fakultate horretan, eta, besteak beste, garuneko estimulazio elektrikoaren bidez oroimena berreskuratzeko ikerketa esperimentalak egiten ditu.
Hainbat sari akademiko jaso ditu eta zenbait nazioarteko ikerketa-zentrotan egin ditu ikasketak (Rhur-ren, Alemanian, eta Oxford-en, Erresuma Batuan; Kaliforniako Institutu Teknologikoa-n, Caltech, AEB).
Nazioarteko zenbait zientzia-elkartetakoa da, eta Ariel i Cosmocaixa Barcelona argitaletxeko zientzia-aholkularia izan da. Psikobiologiari eta neurozientzia kognitiboari buruzko ehun lan espezializatu baino gehiago argitara eman ditu.
Bere azken dibulgazio-lanak Emocions i intel·ligència social: una aliança entre els sentiments i la raó (Mina, 2006; edició castellana: Ariel 2007 i 2010) i Cómo percibimos el mundo: una aproximación a la mente y los sentidos (Ariel, 2012), Aprender, recordar y olvidar (Ariel, 2014) i La fábrica de las emociones (Ariel, 2015)..[1]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Ignacio Morgado» web (Centre de Cultura Contemporània de Barcelona (CC-BY-SA via OTRS)).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, katalanezko wikipediako «Ignacio Morgado» artikulutik itzulia izan da, 2020-11-09 data duen 25405872 bertsioa oinarritzat hartuta. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria. |