Igor Arrieta
- Artikulu hau Igor Arrieta Lizarragari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arrieta (argipena)».
| Igor Arrieta | |
|---|---|
(2023) | |
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Igor Arrieta Lizarraga |
| Jaiotza | Uharte Arakil, 2002ko abenduaren 8a (23 urte) |
| Herrialdea | |
| Familia | |
| Aita | Jose Luis Arrieta |
| Familia | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | txirrindularia eta ziklo-kros txirrindularia |
| Ibilbidea | |
| Taldeak | Urteak |
| Kern Pharma (ikaslea) | 2021eko abuztuaren 1a-2021eko abenduaren 31 |
| Kern Pharma | 2022-2023 |
| UAE Team Emirates | 2024- |
| Galibier Txirrindulari Elkartea | 2021eko urtarrilaren 1a-2021eko uztailaren 31 |
| Sakana Group-Aralar TT (en) | 2019-2020 |
Parte-hartzailea
| |
| Posizio edo espezialitatea | klasikomanoa igotzailea |
| Altuera | 182 zentimetro |
Igor Arrieta Lizarraga (Uharte Arakil, 2002ko abenduaren 8a) txirrindulari nafarra da, 2022tik profesionala, lehenbizi Kern Pharma taldean eta 2024tik aurrera UAE Team Emirates taldean.
Kirol ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amateurretan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]José Luis Arrieta txirrindulari ohiaren semea da[1],[2]. Bederatzi urterekin hasi zen txirrindularitzan, Aralar Txirrindulari Taldean.
2019ko denboraldian, bigarren sailkatu zen Espainiako errepideko eta erlojupeko txapelketetan junior mailan (19 urtez azpikoak). Gante-Wevelgem juniorrean hamargarren amaitu zuen[3] eta Europako zein Munduko txapelketetan parte hartu zuen.
2020an, Espainako ziklo-kros txapelketa junior eskuratu zuen [4], horretaz gain Euskal Herriko eta Nafarroako txapelketak poltsikoratu zituen[5].
Espainiako Txapelketako erlojupekoan zilarrezko domina eskuratu zuen eta abuztuan, berriro ere, Europako junior txapelketan parte hartu zuen, non hamargarren sailkatu zen erlojupeko proban[6].
Emaitza on hauek Lizarte taldera eraman zuten 2021an (Kern Pharmaren afizionatuak). Igor ondo egokitu zen eta bost garaipen lortu ziten. Ekainean 23 urtez azpikoen Espainiako errepideko txapelketa irabazi zuen. Jarraian, Etorkizuneko Tourrean aritu zen, Carlos Rodríguez taldekidearen laguntzaile.
Profesionaletan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2022an profesionaletara pasatu zen Kern Pharma taldean. Otsailean O Gran Camiñon zazpigarren amaitu zuen, gazte onenaren saria eskuratuz. Apirilean 4. sailkatu zen Alpeetako Tourreko azken etapan, 6. Asturiasko Itzulian (gazte onena) eta 34. bere lehenbiziko World Tour proban Euskal Herriko Itzulian.
2023ko urtea ondo hasi, baina Jurako Tourraren amaieran izandako istripu batek hiru hilabetez lehiatu gabe utzi zuen Igor.[7]
2024ko denboralditik aurrera UAE Team Emirates taldean ari da, hiru urteko kontratua sinatu baitu.[8]
2025eko uztailean, lehenbiziko garaipen profesionala lortu zuen, Ordiziako Klasikan gailendu baitzen.[9]
2026ko apirilean, bere lehenbiziko top-10 lortu zuen UCI WorldTourreko proba batean, Euskal Herriko Itzulian zortzigarren amaitu baitzuen eta hilabete bat geroago Italiako Giroan etapa garaipen bat poltsikoratu zuen.[10] Etapa epikoa, non lehenik bera eta ondoren aurkaria (Afonso Eulalio) erori baitziren, eta gainera bidetik atera baitzen une batez, helmuga baino metro batzutara harrapatu eta bere garaipen garrantzitsuena erdietsi zuen Arrietak.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errepidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2017
- Euskal Herriko errepideko txapelketa (kadete)[11]
2019
- Gipuzkoako Itzulia (junior)
- 2.
Espainiako erlojupeko txapelketan (junior) - 2.
Espainiako errepideko txapelketan (junior)
2020
- Euskal Herriko errepideko txapelketa (junior)
- Nafarroako errepideko txapelketa (junior)
- Nafarroako erlojupeko txapelketa (junior)
- 2.
Espainiako erlojupeko txapelketan (junior) - 10. Europako erlojupeko txapelketan (junior)
2021
Espainiako erlojupeko txirrindularitza txapelketa (23 urtez azpikoan)
- Nafarroako errepideko txapelketa
- Loinaz Proba
- Castellongo Itzulia eta 2 etapa
- Iturmendi Saria
- 2. Balentziaga Memorialan
- 3. Cirilo Zunzarrenen oroimenezko Sarian
- 3. Udaberri Sarian
- 3. Santikutz Klasikan
2022
- 6. Asturiasko Itzulian eta Gazte onenaren saria
- 7. O Gran Camiñon eta Gazte onenaren saria
2023
2024
2025
- Ordiziako Klasika
- 3. Settimana Coppi e Bartalin eta Gazteen sailkapena
2026
Ziklo-krosa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019-2020
Emaitzak lasterketa nagusietan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itzuli Handiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Itzulia | 2022 | 2023 | 2024 | 2025 | 2026 | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| Italiako Giroa | — | — | — | 36. | 19. | |
| Frantziako Tourra | — | — | — | — | — | |
| Espainiako Vuelta | — | — | — | — | — | |
Beste Itzuliak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Itzulia | 2022 | 2023 | 2024 | 2025 | 2026 | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| Paris-Niza | — | — | — | — | 28. | |
| Euskal Herriko Itzulia | 34. | 27. | 61. | UT | 8. | |
| Dauphiné Libéré | — | — | 37. | — | — | |
| Renewi Tourra | — | — | — | — | 67. | |
Klasikoak eta Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Lasterketa | 2022 | 2023 | 2024 | 2025 | 2026 | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| Milan-San Remo | — | — | — | 64. | — | |
| Miguel Indurain Sari Nagusia | 20. | 19. | 16. | 14. | 24. | |
| Ordiziako Klasika | 44. | 22. | 67. | 1. | 3. | |
| Donostia Klasikoa | UT | — | UT | 65. | 28. | |
| Bretagne Classic | — | — | — | — | 28. | |
| Paris-Tours | — | 62. | — | — | ||
| — | — | — | — | 43. | ||
| 31. | — | — | — | 5. | ||
| 11. | — | — | — | 9. | ||
—: Ez zuen parte hartu
UT: Utzi, ez zuen amaitu
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Igor Arrieta será ‘rosa’ en 2021
- ↑ Igor Arrieta: "Me gustaría dar el salto a profesionales, pero me lo tomo con tranquilidad, esperaré a que llegue el momento"
- ↑ Igor Arrieta 10.a juniorren Gent-Wevelgem klasikoan
- ↑ Igor Arrieta, nuevo Campeón de España júnior de Ciclocross
- ↑ Afizionatuen mailan hasteko gogotsu dagoela dio Igor Arrietak
- ↑ Igor Arrieta, décimo en el Europeo júnior
- ↑ El navarro Igor Arrieta reaparece tres meses después de una grave caída
- ↑ «Igor Arrietak hiru urteko kontratua sinatu du UAE Emirates taldearekin» eitb.eus 2023-08-05.
- ↑ Jone Bastida. (2025-07-25). «Igor Arrietak irabazi du Ordiziako Klasikoa» berria.eus.
- ↑ «Igor Arrietak irabazi du Giroko etapa» berria.eus 2025-05-13.
- ↑ Peio Goikoetxea (elite), Unai Cuadrado (Sub23) e Igor Arrieta (Cadete), campeones de Euskadi
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Igor Arrieta - ProCyclingStats
- Igor Arrieta - FirstCycling.com