Uharte Arakil

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Nafarroa Garaiko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Uharte».

Uharte Arakil

 Nafarroa Garaia
Uharte Arakilgo plazako iturria.
Uharte Arakilgo plazako iturria.

Uharte Arakilgo armarria

Izen ofiziala Uharte-Arakil
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Iruñeko merindadea
Sakana
Alkatea Javier Rodríguez Astitz (Bildu)
Herritarra uhartear, uhartearakildar[1]
Koordenatuak 42°55′11″N 1°58′10″W / 42.91972°N 1.96944°W / 42.91972; -1.96944Koordenatuak: 42°55′11″N 1°58′10″W / 42.91972°N 1.96944°W / 42.91972; -1.96944

Nafarroa municipalities Uharte Arakil.PNG

Eremua 38,17 km2
Garaiera 464 m
Distantzia 32 km Iruñera
Posta kodea 31840
Biztanleria 827 bizt. (2012)
Dentsitatea 21,67 bizt./km²

Uharte Arakil[2] Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Sakanako eskualdekoa. Nafarroako hiriburu Iruñetik 32 kilometrora dago, eta 827 biztanle ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko plaza.

Ingurune naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria ohiko abiapuntua da Beriain mendira igotzeko.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Uharte Arakilgo tren istripua»

1997ko martxoaren 31n, arratsaldeko 19:43an, Madriletik Irunera zihoan Renfe Intercity motako tren bat bere bidetik atera zen Uharte Arakilgo geltokiaren parean, gehiegizko abiaduraz zihoala eta. Istripuan zortzi pertsona hil ziren.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uharte Arakilgo biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
838 882 866 821 812 750 722 766 842 856 853 785 775

2008ko erroldak dioenez, 50 etorkin bizi dira herrian, biztanleen % 6,46 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an Uharte Arakilgo alkate kargurako Agrupación Electoral Independiente San Miguel (AEISM) eskuineko taldeko Joaquín María Uharte Lakuntza aukeratu zuten. Udaleko zazpi zinegotzietatik lau lortu zituen taldeak, eta, hortaz, gehiengo osoa udalean. Baliogabeko botoak 2 izan ziren (guztien %0,44) eta 34 boto zuri izan ziren (botoen %7,52). Abstentzioa %27,82koa izan zen.

Uharte Arakilgo Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
AEISM 219 4
EAE 199 3

2010eko ekainaren 4an AEISMko lau zinegotziek kargua utzi zuten eta udalbatzan EAEren zerrendan aurkeztutako eta ordurako talderik gabeak ziren hiru hautetsiak geratu ziren[3]. Azaroaren 11n haietako bat, Ismael Legarra, alkate izendatu zuten kudeaketa batzordearen izenean[4].

2011ko udal hauteskundeetan ere bi talde aurkeztu ziren: garaile atera zen Bildu eta PP[5].

Uharte Arakilgo Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Bildu 271 5
PP 107 2

Udala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uharte Arakilgo Udaleko idazkaria Irañeta eta Arruazuko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Udaletxearen Plaza, 1

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2010 Joaquín María Uharte Lakuntza San Miguel
2010-2011 Ismael Martiarena Legarra Talderik gabea[6]
2011-2015 Javier Rodríguez Astitz Bildu

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Burundesa autobus konpainiaren Sakanako herriak lotzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokia dauka herrian. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honakoa da:

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakanako Mankomunitateko eta Irurtzungo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko kidea da Uharte Arakil.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Mikelen santutegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerrian kokatuta dago San Mikelen santutegia, Aralarko mendilerroaren ekialdeko muturrean.

Zamartzeko monasterioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zamartzeko monasterioa Uharte Arakilgo Zamartze auzoan kokatuta dago.

San Donato baseliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Donato baseliza Uharte Arakilgo lur-sailetan eta Beriain mendiaren gailurrean kokatuta dago.

Uhartear ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia, 155. araua: Nafarroako udal izendegia. Ohar hau dakar: «Uharte Arakilgoak beste uhartearrengandik bereizteko uhartearakildar erabil daiteke.»
  2. Euskaltzaindia, 155. araua: Nafarroako udal izendegia.
  3. Los tres concejales que quedan en Uharte Arakil critican que el Ayuntamiento está paralizado, Diario de Noticias, 2010eko irailaren 29a.
  4. Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren webgunea.
  5. Emaitzak Berrian.
  6. 2007an EAEren zerrendan aukeratua.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Uharte Arakil Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko:Wikiatlasa