Edukira joan

Igraine

Wikipedia, Entziklopedia askea

Arturiar kondairan, Igraine Artur erregearen ama da. Latinez Igema bezala, galeseraz Eigyr bezala, frantsesez Igeme bezala, Thomas Maloryren Arturren heriotza lanean Ygrayne bezala -batzuetan Igraine bezala modernotua- eta Wolfram von Eschenbachen Parzival lanean Amive bezala ere ezagutua. Uther Pendragonen emazte bihurtzen da, baina, bere lehen senarra, Gorlois izan zen, honekin, Elaine, Morgause eta Morgana le Fay alabak izan zituelarik.

Godofredo Monmouthekoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berari buruzko lehen aipamena, Godofredo Monmouthekoaren Historia Regum Britanniae lanean dago, non Igrainek berak abiarazten duen istorioa Kornualleseko Duke Gorloisen emazte bezala. Artur erregearen aita den Uther Pendragon Igrainetaz maitemintzen da, eta honen arreta bereganatzen saiatzen da bere gortean. Igrainek, bere senarrari, bere asmoen berri ematen dio, Igrainekin abiatzen dena baimenik barik. Bapateko irteera honek, Utherri, Gorloisen aurka gerran hasteko aitzakia bat ematen dio. Gorloisek, gerra, Dimilioceko gaztelutik zuzentzen du, baina bere emaztea, Tintageleko gazteluan babesten du.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]