Edukira joan

Igurzkari hobiosteko ahoskabe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Igurzkari hobiosteko ahoskabe
ʃ
Kodetzea
X-SAMPAS
KirshenbaumS
Braille

Igurzkari hobiosteko ahoskabea kontsonante mota bat da, hizkuntza zenbaitetan erabilia dena. Hots klase bati erreferentzia egiten dio, eta ez soinu bakar bati. Mota zenbait ager daitezke, pertzeptualki nabarmen ezberdinak direnak:

  • Igurzkari txistukari sabai-hobikari ahoskabe [ʃ]
  • Igurzkari ez-txistukari hobiosteko ahoskabe [ɹ̠̊˔]
  • Igurzkari txistukari irauli ahoskabe [ʂ]
  • Igurzkari txistukari hobi-sabaikari ahoskabe [ɕ]


Igurzkari sabai-hobikari ahoskabe

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Igurzkari sabai-hobikari ahoskabea kontsonante mota bat da, hizkuntz anitzetan baliatua, horien artea euskara. Euskaraz usu ⟨x⟩ batekin idatzian adierazia da, esaterako xume hitzan. Ingelesez eta beste zenbait hizkuntzatan ⟨sh⟩ digrafoa erabiltzen da.

Transkribapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hots hau Nazioarteko Alfabeto Fonetikoan [ʃ] sinboloarekin adierazia da, Isaac Pitmanek sortutako esh letra (ez nahas integral ikurrarekin ⟨∫⟩). X-SAMPAko bere baliokidea S da.

Beste zenbait alfabetotan (transliterazio zirilikoak barne) beste ikur bat erabiltzen da: ⟨š⟩, s bat karoi edo háček batekin. Ikur honen jatorria txekiar ortografian dago, Jan Husek sortua. Hizkuntza eslabiar, baltiko eta fino-saamikoetan eta Ipar-Amerikako eta Afrikako hizkuntz zenbaitetan baliatzen da.

Hizkuntza zenbaitetan, frantsesez eta ingelesez kasu, hots honek aldibereko ezpainkaritasuna izan dezake ([ʃʷ]), nahiz eta transkribapenetan inoiz gutxi irudikatzen den.

Latin klasikoak [ʃ]-rik ez zuen, nahiz eta hizkuntz erromano gehienetan agertu. Frantsesan, ⟨ch⟩ idazkera chanteur hitzan (kantari euskaraz), [ʃ] ahoskatzen da, latineko cantare hitza jatorrian duela, /k/-rekin erraten zena.

Igurzkari sabai-hobikari ahoskabeak hurrengo ezaugarriak ditu:

  • Bere ahosmoldea igurzkari txistukaria da. Hau da, hots hau ebakitzeko aire-emana mihiaren atzekaldeko zirrikitu batetik artikulazio punturaino eramaten da, non hortz ia estutuen ertz zorrotzetara bideratzen den, maiztasun altuko turbulentziak sortzen direla.
  • Bere ahoskunea sabai-hobikaria da. Hau da, hobiosteko kakotua (neurri batean sabaikaritua). Honek esan nahi du mihiaren lepoa hobiaren atzean kokatuta eta mihiaren aurrekaldea sabairantz bildua ("kakotua") ebakitzen dela.
  • Bere ahoskera ahoskabea da. Hau da, hots honen artikulazioan ahots-kordek ez dute bibratzen (ez dira mugitzen). Hizkuntza zenbaitetan ahoskordak aktiboki bereizten dira eta, ondorioz, hots hauek beti ahoskabeak direla. Beste zenbaitetan, ordea, ahoskordak erlaxaturik uzten dira, inguruko hotsen ahotsak ahostundu ditzakeela.
  • Kontsonante ahokaria da. Hau da, airea ahotik ateratzen da bakarrik.
  • Kontsonante zentrala da. Hau da aire-emaria mihiaren erdialdetik zeharkatzera bideratzen da, aldeetatik baino.
  • Aire-emaria birikaria da. Hau da, hotsa ahoskatzeko airea biriki eta diafragmak bultzaturik dator, hots gehienetan bezala.

Igurzkari hobiosteko ahoskabea edo igurzkari sabai-hobikari ahoskabea euskalki guztietan agertzan da, ⟨x⟩ ikurraren bidez irudikatzen dela.

Adibideak: xume, xehe, ixil, ixa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]