Ihuda
| Ihuda | |
|---|---|
| Mota | ibaia |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 42°40′53″N 2°53′15″W / 42.68139°N 2.88762°W |
| Estatu burujabe | |
| Autonomia | |
| Probintzia | |
| Hidrografia | |
| Arro hidrografikoa | Ebroren arro hidrografikoa |
| Iturburua | Gasteiz mendiak |
| Bokalea () | Zadorra |
Ihuda[1] Arabako ibai bat da, Zadorraren ezkerraldeko adarretako bat. Gasteiz mendien hegoaldeko isurialdean jaiotzen da, Okina herritik gertu. Urarte eta Saseta herriak zeharkatu eta gero, Trebiñun sartzen da. Konderria ekialdetik mendebaldera zeharkatzen du, Bernedoko mendialdean sortu, eta Berantevillaraino.[2]
Ikustekoa da Rodavieja izeneko ur-jauzia, Okina eta Saseta artean, 8-10 metroko garaiera duena. Tarte bertsuan, beste hainbat ur-jauzi daude.
Ozana herria zeharkatu ondoren, Ihuda ibaiak Zadorrara isurtzen ditu urak, Lacorzana herritik gertu.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1025. urtean dataturiko Donemiliagako goldean Rivo de Ivita aipatzen da. Becerro Galicanoaren edizio digitala egin zutenek, Donemiliagako goldeko toponimoak mapa batean etiketatu eta kokatzerakoan Rivo de Ivita hau Ihuda ibaia zela adierazi zuten.[3]
Donemiliagako goldeko Rivo de Ivita hura gaur egungo Trebiñu inguruko zenbait herri batzen zituen barrutia izan zen,[4] dokumentu hori egin zuen edo egin zutenen arabera. Ihuda ibaiaren inguruko herriak 1025 herrien izenak zerrendatzen ziren gero: Prango et Prango, Armendihi, Atazaval; Betruz, Argote, Sancti Meiano, Torre, Sancti Martini, Galbari, Cimentu, Barolha, Loza, Alma, Paldu, Mesanza, Savastian, Bergilgona, Langu, Guzkiano, Guzkiano de Suso, Bustia, Gogate, Agellu, Pudio, Barizahaza, Sagassaheta, Orzalzan, Uarte, Marquina de Iuso, Carrelucea, Marqu<i>na de Suso, Bassahuri, Hobecori, Hassarte.[5]
Ibaiaren izena birritan aipatzen zen Gregorio Balpardaren Historia Crítica de Vizcaya y de sus Fueros lanaren bigarren alean: Ibida. 1199. datazioarekin eta Ibda. 1229. urteko datazioarekin. (Ikus Gerardo López de Gereñuren Mortuorios o despoblados...[6])
XIX. menderaino, dokumentuetan Ibda, Iuda, Yuda eta era horretako aldaeretan baino ez zen aurkitzen; gero, ordea, euskara galtzearen eta gaztelania nagusitzearen ondorioz, Ayuda izena sortu zen, herri etimologiatik.[1]
| « | [...] Izen eztabaidagarri hauetako bat Trebiñu konderria zeharkatzen duen ibaiarena da. Kartografia modernoetan eta ahozko lekukotzetan Ayuda izena aurkituko dugu ia beti. Kontrara, dokumentazio zaharrenetik hasi eta XIX. mendera arte, Ibda, Iuda, Yuda eta era horretako aldaerak baino ez dira aurkitzen. Ondorioak atera nahi dituenak Ayuda izen bitxia herri etimologia huts bat dela onartu beharko du lehenik, lurralde horretako jatorrizko hizkuntzaren galerarekin eta gaztelaniaren hedatzearekin zuzenean loturik dagokeena. Giro euskaltzaleetan ekoiztu diren kartografia modernoetan, euskarazko soluzio desberdinak bilatu zaizkio kontu honi eta Iuda, Ihuda, Uda... aldaerak aurkitu ahalko dira haietan errotulatuak. Euskaltzaindiak Ihuda aldaera hobetsi du, batetik euskal toponimia nagusi den eremu batean dagoelako eta, bestetik, zenbait herri izenetan
aplikatu den eta lehendik formulatua zeukan irizpide grafikoari kasu eginik. |
» |
— Euskaltzaindia. 166. araua. Euskal Herriko ibaiak.<ref name="Euskaltzaindiaren166araua"> | ||
Landaredia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Euskaltzaindia: 166. araua: Euskal Herriko ibaiak.
- ↑ «Ikusi mapan: Ihuda (13971642)» OpenStreetMap 2023-08-14 (kontsulta data: 2025-07-09).
- ↑ «Donemiliagako goldea. Toponimoak mapan.» www.ehu.eus (kontsulta data: 2025-07-09).
- ↑ González de Viñaspre, Roberto. (2019). «"Trebiñu, euskararen herrian". (Euskaltzaindia. Sarrera-hitzaldia)» Euskera (Bilbo) 64, 1.: 51-63.. ISSN 0210-1564..
- ↑ «Ikus Ihuda ibaia mapan (13971642)» OpenStreetMap 2023-08-14 (kontsulta data: 2025-07-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) López de Guereñu Galarraga, Gerardo. ((1989) [1957]). Mortuorios o despoblados». Toponimia alavesa seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses.. Bartzelona-Bilbao: Onomasticon Vasconiae 5. ALSOGRAF, Euskaltzaindia, 541 or. ISBN 8485479483...
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
