Ikasturte errepikatze

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ikasturtea errepikatzea hezkuntza sistema batzuetan hartzen den neurri pedagogiko bat da. Hezkuntza sistema batzuetan, ikasle batzuei ebaluazioan helburu minimo batzuk lortu ez dituztelakoan, ikasturte oso bat errepikatzeko agintzen zaie, ikasle horiek maila bereko ikasturte oso bat berriro egitera bideratzen dira.

Europako herrialde gehienetako hezkuntza-politikek, irakasle-taldeen irizpidearen arabera, ezohiko gertakaritzat hartzen dituzte ikasturteak errepikatzea, eta ikasleei aurkitutako zailtasunak gainditzen ahalegintzeko laguntza-sistemak ezartzea, haien aldeko jarrera eta zailtasun horiek gainditzeko jarrera lehenetsiz. Laguntza eta jarraipen horiekin ikasturtez pasatzeak murriztu egingo luke abandonu goiztiarraren tasa handia eta ikasle ahulenen porrot kontzentratua.

Europako Hezkuntza sistemetan ikasturtea errepikatzea salbuespen neurritzat jotzen da, hala eta guztiz ere, Europan, batez beste, hamar ikasleetatik batek baino gehiagok errepikatu egiten du derrigorrezko ikaskuntzako ikasturte bat edo beste. Espainian, proportzioan, ikasle askok errepikatzen dute, ia-ia hamarretik hiru[1][2].

Eztabaida[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasturtea errepikatzearen kontua oso eztabaidatua izan da[3]. Ikaslearen ahalegina sustatzeko eraginkorra dela diote neurriaren aldekoek, baina kontrako argudioak ere[4] ez dira falta[5].

Errepikatzeak dakartzan onurak eta kalteak hezkuntza sisteman etengabe ikertzen den kontua da[6][7].

Aldeko eta kontrako argudioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialde askotan ikasturtea errepikatzearen aplikazio orokorra azaltzen duen lehen faktorea tradizioa omen da (Goos et al., 2013), familien eta irakasleen pentsamenduan oso errotua dago. Horrela, Espainia, Belgika edo Frantzia bezalako herrialdeek modu intentsiboan aplikatzen jarraitu dute, nahiz eta barne-legeriak eta, ebidentzia enpirikoek agian gomendatzen duten[8].

Ikasturtea errepikatzearen aldeko honako argudio hauek aurkitzen dira: ahaleginaren kultura indartzeko balio du, gutxieneko ezagutza-maila bermatzeko beharra, minimoak ezartzen ditu, ikasleari minimoetara heltzeko denbora edo aukera ematen dio, eta, batez ere, ikasleentzako disuasio-efektua. Bestalde, ikastetxeetan nahiko erraz aplika daitekeen neurri bat da, irakasleei aparteko lana eskatu barik, ikasle guztientzako tratu-berdintasunaren printzipioan oinarritzen dena. Ideia nagusia da, beraz, ikasle txarrenak beste ikaskideen mailan jarriko direla denbora gehiago ematen bazaie.

Kontrako argudio batzuk ere[8] eman izan dira. Lehenik eta behin, errepikatzailearen motibazioan eragin negatiboa izan dezake errepikapenak, ikasgaiak eta gainditutako edukiak ere errepikatu behar baititu, bere lagun-multzotik bereizita dago eta ikasle "geldoaren" estigma izan dezake, bai ikaskideen artean, bai guraso eta irakasleen artean. Autoestimuan eragin negatiboa izan dezake errepikatzeak.

Batzuen ustez, ikasturtea errepikatzea ez da eraginkorra ikasleen errendimendua hobetzeko, kaltegarria ere bada.

Ikaslea hezkuntza-prozesutik "askatzea", lotura galtzea ekar dezake, eta diziplina-arazoak ekar ditzake.

Bestalde, oso politika garestia da (OECD, 2011; Manacorda, 2012), garestia da, oso, edozein hezkuntza sistemarentzat.

Azkenik, badirudi ebidentzia enpirikoek adierazten dutela errepikapena modu ez oso ekitatiboan aplikatzen dela, eta azpitalde batzuk daudela, hala nola jatorri etorkina duten pertsonak edo ingurune sozioekonomiko ahuletik datozenak, ikasturtea errepikatzeko arrisku handiagoa dutenak. Askoz handiagoa.

Alternatibak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errepikatu beharrean egon daitezkeen aukera posibleen artean honako hauek aipatu izan dira[2]:

  • Banakako indartze-programak[9],
  • Curriculuma malgutzea/indibidualizatzea.
  • Ikasturtea gainditutzat emateko irizpideen sistemaren erreformatzea.
  • Ikasteko arazoak dituzten ikasleak garaiz detektatzeko mekanismoak ezartzea.

Munduko zenbait hezkuntza sistematan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Australia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Australiak ikasturte errepikatzeak erabiltzen ditu, baina 2010ean Hegoaldeko Gales Berriko Hezkuntza eta Merkataritza Sailak errepikatzeak murrizteko politika bat ezarri zuen, esanez ikasleen azken derrigorrezko ikasturteen errepikatzeak ez zirela onartuko inongo eskolatan. Beraz, 2010etik, ikasleek ez dute hamaikagarren maila edo hamabigarren maila errepikatuko. Argudiatu zen goiko maila horietan ikasleek bazeuzkatela errepikatzea baino egokiagoak ziren ibilbide akademiko alternatiboak.

Zeelanda Berria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zeelanda Berrian, bigarren hezkuntzako ikastetxeek barne-fluxu akademikoko sistema bat erabiltzen dute, non adin bereko haurrak gaitasunaren arabera sailkatzen diren, eta behe-mailako ikasleak (beste hezkuntza sistema batzuetan errepikatzera bidaliko liratekeen horiek), talde berezietan sailkatzen dira. Ikasleak beren adineko beste ikasleekin mantentzen dira baina akademikoki atzean geratu direnen taldeak sortzen dira.

Talde bereziak sortzeaz gain beste neurri pedagogiko batzuk ere hartzen dira.

Argentina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argentinak ia maila guztietan gerta daiteke ikasturtea errepikatzea. Lehen maila eta institutuko azken maila dira salbuespenak.

Oinarrizko hezkuntzan, ikasleak oinarrizko esparruetako bakar batean huts egiten dutenean mantentzen dira errepikatu gabe, eta oinarrizko esparrutzat hauek jotzen dituzte: matematika, hizkuntza (gaztelania) eta gizarte-zientziak.

Bigarren hezkuntzan, ikasleei gehienez bi irakasgaitan huts egin dezakete ikasturtea errepikatzeko beharrik gabe eta e mailaz igo ahal izateko. Hiru irakasgaitan edo gehiagotan huts egiten badute, errepikatu egin beharko lukete.

Asiako ekialdea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japoniak, Hego Koreak, Malaysiak eta Ipar Koreak ez diete ikasleei ikasturtea errepikatzeko aukerarik ematen.

Hong Kong[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hong Kongen ikasturte errepikatzeak egiten dira oinarrizko eta bigarren hezkuntzan. Horretarako ikasleak huts egin behar dute ebaluazio probetan eta ematen zaizkien bigarren aukeretan.

Singapur[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Singapurren ikasle batzuk ikasturtea errepikatu behar izaten dute bigarren hezkuntzako ikastetxeetan. Ikasle batek ez badu lortzen aurretik espero zen maila, ikasturtea errepikatu egin behar izaten du. Halaber, ikastetxeko irakasleek erabaki dezakete egokiagoa litzatekeela, ikasle batzuen kasuan, ikasturte bat gorago bidaltzea. Ikasturte errepikatzeak ohikoagoak dira goiko mailetan, non promozio irizpideak ikastetxeetan bertan ezartzen diren.

Europako zenbait estatu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Norvegiak, Danimarkak eta Suediak ez dute onartzen gradu-errepikapenik oinarrizko hezkuntzan, bigarren hezkuntzan eta batxilergoko institutuetan (1-10. mailetan).

Erresuma Batuan, Zeelanda Berriaren antzeko sistema erabiltzen da.

Alemaniak, Italiak, Austriak, Herbehereek, Espainiak, Frantziak, Finlandiak eta Suitzak ikasturte errepikatzeak erabiltzen dituzte.

Greziak ikasturte errepikatzeak onartzen ditu, ikasle batek bost azken azterketa huts egiten baditu, edo bost edo gutxiago maiatzeko eta iraileko azterketetan. 114 ez etortze huts-egite edo gehiago egin dituen ikasleak maila bat errepikatu dezake.

Espainia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020. urteko abenduan argitaratutako LOMLOE izeneko Hezkuntza Legeak, 28. artikuluan[10], ikasturtea errepikatzeko baldintzak azaltzen ditu: Maila berean segitzea, errepikatzea, salbuespen neurria izango da. Neurria salbuespenezkoa da, eta bakarrik beste neurriak agortu ondoren hartuko da.

Ikaslearen zailtasunak konpontzeko, ohiko indartze- eta laguntza-neurriak agortu ondoren bakarrik hartuko da, (neurri horiek zeintzuk izan daitezkeen zerrendatzen da).

« Nolanahi ere, ikaslea ikasturte berean egon ahal izango da behin bakarrik eta gehienez bi aldiz derrigorrezko hezkuntzan zehar. Egonaldien gehieneko kopurua agortu bada ere, salbuespen gisa, [DBHko] laugarren mailan beste urtebetez egon ahal izango da, baldin eta irakasle-taldeak uste badu neurri horrek etaparako ezarritako gaitasunak eskuratzen laguntzen duela. »

—LOMLOE. 28. artikulua. (2020).


Espainian ikasturtea errepikatzearen salbuespen neurri bezala definitzen bada ere, OECDeko errepikatze tasarik altuenetakoa antzeman da PISA neurketetan[10].

Frantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Repetición en España.pdf. (Noiz kontsultatua: 2020-12-22).
  2. a b (Gaztelaniaz) «Efectos de la repetición de curso y alternativas» Amarauna@eu||| (Noiz kontsultatua: 2020-12-22).
  3. (Frantsesez) charivari. (2018-02-22). «Le redoublement en primaire : qui décide ?» Charivari à l'école (Noiz kontsultatua: 2020-12-22).
  4. (Ingelesez) «Secondary School College France - le redoublement repeating year» French-Property.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-22).
  5. (Gaztelaniaz) Soler Segado, Marisol. «Las Cifras de la Repetición de Curso en España» We Love Prof | El blog de Superprof España (Noiz kontsultatua: 2020-12-22).
  6. Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI-IVEI)- Errepikatzearen eragina.
  7. (Frantsesez) Louisette Pouliot et Pierre Potvin, «La puce à l’oreille au sujet du redoublement» Vie pédagogique, nº 116, septembre-octobre 2000
  8. a b [https://web.archive.org/web/20210411211255/https://www.fundacionalternativas.org/public/storage/laboratorio_documentos_archivos/7c4b751ad01c77f2d068b135aa35b837.pdf Álvaro Choi. Efectos de la repetición de curso y alternativas. 2017.
  9. Hezkuntza‐ indartzeko banakako plana (HIBP) egiteko orientabideak oinarrizko hezkuntzan.[Betiko hautsitako esteka]
  10. a b «Convives: Apuntes sobre la nueva ley de educación (LOMLOE)» Convives 2020-12-12 (Noiz kontsultatua: 2020-12-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]