Iker Pou

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iker Pou

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIker Pou Azkarraga
JaiotzaGasteiz1977ko otsailaren 5a (47 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakarroka-eskalatzailea eta maisu/maistra
hermanospou.com

Iker Pou Azkarraga (Gasteiz, Araba, 1977ko otsailaren 5a) eskalatzailea da, munduko espezialistarik onenetakoa zailtasun handiko eskaladan. Gainera, harrizko hormen eskaladako irakaslea da. Eskalatzen bederatzigarren gradura iritsia da; izan ere, bederatzigarren gradura iritsi den lehenengo euskal herritarra da.

Eneko Pouren anaia da.

Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000. urtean Alemanian dagoen Action Direct 9 zailtasuneko horma igo zuen hirugarren eskalatzailea izan zen. Bere anaia Enekorekin batera, muturreko horma-eskaladaren mugak bilatu ditu. Azken urteotan, Zazpi pareta, zazpi kontinente proiektuaren barruan, Pou anaiek munduko zazpi kontinenteetako pareta enblematiko bana eskalatu dute: El Capitan (Yosemiteko Parke Nazionala, Kalifornia), Naranjo de Bulnes (Picos de Europa, Espainia), Tsanoro (Madagaskar), Totem Pole (Tasmania), Dorre Izengabea/Trangoko Dorreak (Himalaia), Fitz Roy (Patagonia) eta Three Pigs pareta (Antarktika). 2007ko abenduaren 25ean bukatu zuten igotzen horietako azkena.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]