Ikus-entzunezkoaren aldiriak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ikus-entzunezkoaren aldiriak: Ingurua marrazten duten puntuak erakusketa ikus-entzunezko artearen perimetroa arakatu, eta elementu zinematikoen agerraldi edo aztarnak bilatzen ditu hura desagertzen deneko, agertzear dagoeneko, aurre egiten zaioneko, bakanduta dagoeneko, muturrera eramana dagoeneko edo aipu edo erreferentzia gisa baino existitzen ez deneko proiektuetan.

Erakusketak ihes egiten dio irudiari mugimenduan erakusketa objetu eta emaitza gisa eta aldiz, bere ekoizpen, erreprodukzioa, transmisioa, esistentzia eta bizirik irautea egiten duten baldintzak aztertzen ditu.

Ikus-entzunezkoa hainbat eratara ageri da erakusketan: metodo gisa, kritika, imajinario, artxibo partekatu eta gramatika gisa, nahiz mintzatzeko, jokatzeko edo elkartzeko modu gisa.

Perimetro hori betetzeko erabakiak beste formatu eta iraupen batzuk dakartza, erakusketa beraren barruan. Ikus-entzunezkoaren aldiriak erakusketak ikus-entzunezko kanporatu, zatikatu, antzeztu, barneratu, adierazi,happening bihurtu edo egunero egoskorki saiatutako bat txertatzen du espazio-denbora honetan.

Hau Tabakaleran egon zen ikusgarri 2015eko irailak 11tik 2016ko urtarrilak 3 arte. Tabakaleraren inagururazioaren barne izan zen erakusketa da.[1]

Anna Manubens eta Soledad Gutiérrezek komisaritautako erakusketa da. Ikus hemen beraie egindako elkarrizketa.

Sortzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibon Aranberri, Aimar Arriola, Herman Asselberghs, Itziar Barrio, Roger Bernat/FFF, Eugeni Bonet, Manon de Boer, Analivia Cordeiro, Gonzalo de Pedro, Marguerite Duras, Patricia Esquivias, Dora García, Jean-Luc Godard, Los Hijos, Nader Koochaki, Nicolas Malevé, Pad.ma, Neus Miró, Joan Morey, Itziar Okariz, Uriel Orlow, Alex Reynolds, Fito Rodríguez, Eileen Simpson & Ben White, Oriol Vilapuig, Marc Vives eta Duen Xara Sacchi.

Bisitak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bisita solasaldiak[2][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezkuntza-programarekin bat eginez, gure ezagutza eta esperientziak erakusketen edukiekin lotzeko solasaldi guneak sortuko ditugu. Askotariko eztabaidak eta ibilbideak sortuko ditugu bisitaldi bakoitza aberasteko helburuarekin.

Bisita esperimentalak[3][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bisitok erakusketei begirada esperimental ezberdinak emateko aukera eskeintzen dute, bestelako interpretazioei ateak irekitzeko asmoz. Erakusketa aretoetan espero gabeko topaketak sortzea da asmoa artista, zientzialari, hezitzaile, historiagile, diseinatzaile, biologo, musikarien eta abarren laguntzarekin. Guztiek erakusketa bakoitzaren gaineko euren ikuspegi pertsonalak helaraziko dizkigute.

Testu inguruan[4][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bisita formatuak ere esperimentazio eremuak dira, eta, erakusketak, diskurtso bakarraren ideiatik urruntzeko eta interpretazioak irekitze-ko lekuak. Hori dela eta, erakusketaren esanahia bera berrikusteko proposamena egiten dugu, erakusketa aretoak behin baino gehiagotan bisitatu daitezkeen gune gisa ulertuz. Planteatzen duguna, azken batean, bisita gidatuaren nozioa bera gainditzea da, guztion artean, beste zentzu bat emateko.

Jarduerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jorratzen dituen lan ildoetan sakontzeko xedearekin, Ikus-entzunezkoaren aldiriak. Ingurua marrazten duten puntuak erakusketarekin lotuta dagoen jarduera programa bat diseinatu da. Begirada eta analisi kritiko baten bitartez, erakusketek gaur-egungo testuinguru espazial eta tenporalean izan ditzaketen loturak identifikatzen lagun dezakeen jarduera osagarriak proposatu dira.[5]

  • Numax-Fagor-plus[6]
  • El Helicóptero (1966)[7]
  • All of Us Want To Work Less (Lapurreta)[8]
  • Gorputz mugimenduaren notazioa (Analivia Cordeiro)[9]
  • Ahots gora irakurri. Bost irakurketa-ekintza[10]
  • Bideo-artea Euskal Herrian[11]
  • All of Us Want to Work Less / El Helicóptero / Diario de Sueños[12]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]