Marguerite Duras

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Marguerite Duras
Marguerite Duras 1993.jpg
Bizitza
Izen osoa Marguerite Germaine Marie Donnadieu
Jaiotza Ho Chi Minh Hiria1914ko apirilaren 4a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Paris1996ko martxoaren 3a (81 urte)
Hobiratze lekua Montparnasseko hilerria
Heriotza modua berezko heriotza: Hestegorriko minbizia
Familia
Ezkontidea(k) Robert Antelme  (1939ko irailak 23 -  1947ko apirilak 24)
Dionys Mascolo  (1947 -  1956)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea, zinema zuzendaria, gidoilaria, argitaratzailea, eleberrigilea, antzerkigilea, autobiografialaria, kazetaria, legelari-poeta eta feminista
Enplegatzailea(k) Elle
Libération
Lan nabarmenak Maitalea
Moderato Cantabile
Jasotako sariak
Nominazioak
Mugimendua Nouveau romana
Izengoitia(k) Marguerite Duras
IMDb nm0243921

Marguerite Donnadieu, ezagunagoa Marguerite Duras ezizenez, (Gia Din, Indotxina, oraingo Vietnam, 1914ko apirilaren 4 - Paris, 1996ko martxoaren 3a) idazle eta zinema zuzendari frantziarra zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marguerite Durasek haurtzaro eta nerabezaroa Indotxinan igaro zituen, eta denbora epe berezi horrek oso eragin sakona zuen bere lanetan. Matematika irakasle zuen aita eta ama, Marie Legrand, maistra; bi neba zituen. Ama alargundu zenean, Frantzian urtebete egin ondoren, Indotxinara itzuli ziren, eta hantxe pasatuko zituzten hamar urte mahastizaintzatik bizi nahian.[1]

1936an Parisera itzuli eta filosofia, matematika eta zuzenbidea ikasi zituen.

Ikasketak bukatu eta gero, idazkari gisan egin zuen lan 1941era Koloniako Ministeritzan.


1939an Robert Antelmerekin ezkondu zen, seme bakar bat eduki zuten; mutil bat, 1942an hil zena. Urte honetan, Marguerite Durasek Dionys Mascolo ezagutu zuen eta maitale bihurtu ziren. Frantziako Alderdi Komunistako partaide izan zen, baina 1955ean alderditik egotzi zuten.

Okupazio garaian, Marguerite Durasen senarra, Robert, deportatu zuten. Okupazio garaiko urte haietan du sorburua La douleur eleberriak (1985), non bere senarra kontzentrazio-eremuetatik itzuli zenekoa kontatzen duen.

1950an Un barrage contre le Pacifique eleberria argitaratu zuen. Aurrez bazituen zenbait eleberri argitaraturik, baina arrakasta txikiagokoak izan ziren.

Hasieran, Bigarren Mundu Gerra bukatu eta gero, Nouvelle Vague taldean parte hartu zuten, eta Des petits chevaux de Tarquinia, idatzi zuen 1953an, Mugimendu Esistenzialistarekin bat eginez. Pixka bat geroago Nouveau Romanaren ideiak ontzat hartu zituen. Bere eleberriak ez zituen soilik esperimentalismora mugatzen, zer edo zer jator eta zinezkoa agertzen da bere liburu bakoitzean, Moderato cantabile testuan frogatu daitekeen bezala.


Baina Marguerite Durasen idazkerak kolokan jartzen du, orobat, sorkuntza artistiko klasikoa, eta horregatik bilatu izan zaio zerikusia «Ecole du Regard»-ekin

70eko hamarkadan zinemagintza nabarmendu zen gehienbat Marguerite Durasen lanean: hamahiru filme egin zituen eta berak egindako bost gidoi argitaratu. Hiroshima mon amour-en gidoiak (1959) arrakasta handia izan zuen Alain Renais-ek zuzendutako filmearen bitartez.

1984an, Durasek 70 zituenean, L'amant argitaratu eta Goncourt saria irabazi zuen. L'amant eleberriak egilearen haurtzaroa du iturburu eta oinarri nagusi. Indotxinan jaiotako kolono frantziarren alaba den gaztetxo bat da pertsonaia nagusi eta kontalaria, Marguerite Duras bezala, eta neska horren eta merkatari txinatar aberats baten arteko amodiozko pasioa kontatzen du.[2]

Alkoholak gaindituta eta hamalau urtez bakarrik egon ondoren Margueritek beste amodio bat ezagutu zuen 1980an, Yann Andréa, jaiotzez Yann Lemée, bera baino 38 urte gazteagoa eta azkenegunerarte beti ondoan izango zuena. Andréak kontatu zuen aparteko fintasun eta objektibotasunez haren desintoxikazio-prozesua, M.D. liburuan. Margueriten irakurle, zuzentzaile eta solaskide izan zen Yann Andréa.

Marguerite Duras 1996ko martxoaren hiruan hil zen, Parisen. Montparnasseko hilherrian luperatu zuten.


Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Literatura lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • L'Amantek, 1984-an Goncourt Saria jaso zuen.
  • Les Impudents, 1943
  • La Vie tranquille, 1944.
  • Un barrage contre le Pacifique, 1950.
  • Le Marin de Gibraltar, 1950.
  • Des petits chevaux de Tarquinia, 1953.
  • Des journées entières dans les arbres, Le Boa, Madame Dodin, Les Chantiers, 1954.
  • Le Square, 1955.
  • Moderato Cantabile, 1958.
  • Les Viaducs de la Seine et Oise, 1959.
  • Hiroshima mon amour, 1960.
  • L'après-midi de M. Andesmas, 1960.
  • Le Ravissement de Lol V. Stein, 1964.
  • Théâtre I : les Eaux et Forêts 1965.
  • Le Vice-Consul, 1965.
  • L'Amante Anglaise, 1967.
  • Théâtre II : Suzanna Andler-Des journées entières dans les arbres-Yes, peut-être-Le Shaga-Un homme est venu me voir, 1968.
  • Détruire, dit-elle, 1969.
  • Abahn Sabana David, 1970.
  • L'Homme atlantique, 1982.
  • Théâtre III, 1984.

Euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Les Enfants, 1984
  • Il Dialogo di Roma, 1982
  • L'Homme atlantique, 1981
  • Agatha et les lectures illimitées, 1981
  • Aurelia Steiner (Melbourne), 1979
  • Aurélia Steiner (Vancouver), 1979
  • Le Navire Night, 1979
  • Cesarée, 1978
  • Les Mains négatives, 1978
  • Baxter, Vera Baxter, 1977
  • Le Camion, 1977
  • Des journées entières dans les arbres, 1976
  • Son nom de Venise dans Calcutta désert, 1976
  • India Song, 1975
  • La Femme du Gange, 1974
  • Nathalie Granger, 1972
  • Jaune le soleil, 1972
  • Détruire, dit-elle, 1969

Elkarteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marguerite Duras Aldatu lotura Wikidatan