Ilunabarra (abestia)
Ilunabarra (abestia) | |
---|---|
Jatorria | |
Izenburua | Ilunabarra |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | musika korala |
Hizkuntza | euskara |
Tonoa | re minor |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Raimundo Sarriegi José Juan Santesteban Ignacio Mokoroa Eduardo Justo Mokoroa |
Argumentu nagusia | Ilunabarra |
Ilunabarra edo Eguzkia hasten da euskal abesti herrikoia da. Harmonizazio bat baino gehiago egin da euskaraz, egileen artean aipatu ohi dira hauek: Eduardo Mokoroa[1][2], Santesteban[1], Sarriegi[1][3][4][5] eta P. Arrue[1].
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sarriegik sortu zuen doinu hau XIX. mendeko bukaeran. Suitzako Alpeetako doinu batean inspiratu omen zen, baina hori ez dago frogatuta. Gero Jose juan Santestebanek harmonizatu zuen, baita Eduardo Mokoroak ere.[1] Mokoroarena da gaur egunean gehien erabiltzen den harmonizazioa.
Bertsioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abesti herrikoia izanik hainbat bertsio plazaratu dira, besteak beste, talde hauek egin dute bertsio bat: Arima Soul, Sonakay, Belardi, Elortegi Anayak, Izaki Gardenak, Beñat Axiari, Oskorri eta Amaia Zubiria.[6]
Hitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Eguzkia hasten da
- hasten da jetxitzen, jetxitzen,
- dizdizera ederra
- zaiola gutxitzen.
- Diamantezko printzak
- zaizkanean galtzen
- urrezko bola baten
- itxuran da jartzen
- eta geldi geldi da
- itxaspera sartzen
- eta geldi, geldi
- eta geldi, geldi
- eta geldi, geldi da
- itxaspera sartzen, sartzen
- eta...
Doinua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hau da Mokoroaren harmonizazioaren partitura sinplifikatu bat (lehengo errepikaldien bukaerak apur bat desberdin dira):
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e (Gaztelaniaz) Xenpelar Dokumentazio Zentroa-BertsozaleElkartea. «Eguzkia hasten da - Melodías de bertsos - BDB. Base de datos sobre bertsolarismo» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).
- ↑ «Illunabarra (4vm)» EKE (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
- ↑ Garaizarko Matsorriak. (2012). ILUNABARRA (Raimundo Sarriegi) Zuzendaria: Miren Zubieta. Garaizarko Matsorriak, Youtube (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
- ↑ Donostiako Txistulari Alardea 2013 - Ilunabarra. Alex Garitano - Youtube (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
- ↑ «Ilunabarra» Euskal Herriko Txistulari Elkartea (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
- ↑ «Bilatu abestiak: Ilunabarra» Badok (badok.eus) (Noiz kontsultatua: 2023-04-01).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ILUNABARRA (Raimundo Sarriegi) Zuzendaria: Miren Zubieta. Garaizarko matsorriak, Youtube
- Ilunabarra Mokoroa " Karnaba Otxotea" Xulhartz, Youtube