Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Raimundo Sarriegi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Raimundo Sarriegi
Raimundo Sarriegiren eskultura.jpg
Bizitza
Jaiotza Donostia1838ko martxoaren  15a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Donostia1913ko apirilaren  23a (75 urte)
Hobiratze lekua Polloeko hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak musikaria eta musikagilea
Genero artistikoa zarzuela

Raimundo Sarriegi Etxeberria (Donostia, Gipuzkoa, 1838ko martxoaren 15a1913ko apirilaren 23a) musikagilea izan zen. Haren musika lanik ospetsuena ezbairik gabe Donostiako martxa da (1862), Serafin Barojaren hitzez lagundua.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostiako Egia auzoko Etxeberri edo Kojaenea izeneko baserrian jaio zen, luzaro Puyuelo kalean (gaur egungo Fermin Kalbeton kalea) jaio zela uste izan bazen ere.[1]

Txikitatik izan zuen musikarekin harremana. Santa Maria basilikan tiple izan zen, eta gerora tenore ospetsu San Bizente parrokian. Jose Juan Santesteban maisu handiaren ikasle izan zen.

Peñaflorida kaleko Udal Musika Eskoletako solfeo irakasle izan zen, Donostiako Orfeoia sortu eta zuzendu ere egin zuelarik. Sarriegi 1913ko maiatzaren 4an zendu zen Narrika eta Arrandegi kaleen izkinako Telleria botikan zegoela.

Musika lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarriegiren konposizio lanik ezagunena Donostiako martxa (San Sebastian martxa izenaz ere ezaguna). Danborradako eta inauterietako beste hainbat konposizio ezagun ere egin zituen: Tatiago (1882), Iriyarena (1882), Retreta (1882-1884), Diana (1882), Polka (1885), Donostiako karnabala bilduman jasotako abesti multzoa eta abar.

Gaur egun, Sarriegiren irudia ikusgai dago bere izena daraman plazan, Bretxa azokaren ondoan, Donostian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Raquel Rodríguez «Un nuevo trabajo sobre Sarriegui revela que nació en un caserío de Egia», Diario Vasco, 2006-01-17.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]