Sonakay
| Sonakay | |
|---|---|
| Datuak | |
| Jatorria | Donostia (Gipuzkoa) |
| Musika mota | flamenkoa |
| Sortze urtea (eta desegitearena, desegin bada) | 2015 - |
| Produkzioa | |
| Diskoetxea(k) | NO-CD Rekords |
| Taldekideak | |
| Yoni Camacho Ramón Vélez José Jiménez David Escudero David Bernárdez | |
| Lehengo taldekideak | |
| Rafita Santi Rubén Jimenez | |
| Informazio gehigarria | |
Sonakay Donostiako musika taldea da, flamenkoa euskaraz egiten duena[1]. Ijitoak eta euskaldunak direnez euskal abestiak flamenko estiloan kantatzen dituzte[2]. Sonakay izenak "urrea" esan nahi du kalo hizkuntzan[3].
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donostian lokala duten arren inguruko herrietakoak dira, Hernani, Errenteria, Irun eta Donostia bertakoak. 2006an elkartu ziren lehen aldiz baina etenaldi luze baten ondoren 2015 urtean berriz elkartu eta proiektuari sendotasuna ematea erabaki zuten. Kontzertuak ematen hasi ziren eta 2018an Espainiako Telecinco telebista kateko Got Talent saioan aurkeztu ziren Txoria txori abestiarekin eta arrakasta handia izan zuten[4]. Finaleraino iritsi ziren[5].
Internet bidez zabaldu dituzte beraien abestiak; "Txoria txori", "Loretxoa"... Euskarazko abestien bertsioak egiteaz gain abesti berriak ere sortzen dituzte[6]. 2018an aurreneko diska argitaratu zuten, Sonakay denontzat izenekoa.
Bigarren diskoa 2020an plazaratu zuen taldeak. 11 abestiren artean, Sonakayren propioez gain Urkoren "Agur Euskal Herriari" eta Xabier Leteren "Xalbadorren heriotzean" abestien bertsioak egin zituen besteak beste.
2022an hirugarren diskoa atera zuen, Suerte izenekoa. Lehenengo singlea David Bowieren "Heroiak" abestiaren bertsioa izan zen, Harkaitz Canok euskaratu zuena[7].
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sonakay denontzat (2018, NO-CD Rekords)[8]
- Sonakay guztiekin (2020, NO-CD Rekords)[9]
- Suerte (2022, NO-CD Rekords)[10]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «“Ez gatoz ezer ere aberastera, gure erara egin nahi dugu, besterik ez”» irutxulo.hitza.eus (kontsulta data: 2018-02-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «Sonakay: ‘Desde pequeños hemos escuchado a Laboa y a Benito’» www.eitb.eus (kontsulta data: 2018-02-16).
- ↑ «Euskaraz abesten duten ijitoak» irutxulo.hitza.eus (kontsulta data: 2018-02-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Sonakay arrasa en 'Got Talent' cantando flamenco en euskera» El Diario Vasco 2018-02-16 (kontsulta data: 2018-02-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Sonakay no logra imponerse en la final de 'Got Talent'» El Diario Vasco 2018-04-12 (kontsulta data: 2018-04-12).
- ↑ Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «'Txoria txori', flamenko estiloan» www.eitb.eus (kontsulta data: 2018-02-16).
- ↑ Sarriegi, Enekoitz Telleria. «Yoni Camacho eta David Escudero: «Kausarik gabeko matxinoak gara»» Berria (kontsulta data: 2022-06-18).
- ↑ Sonakay denontzat. (kontsulta data: 2018-10-14).
- ↑ «Sonakay guztiekin» www.badok.eus (kontsulta data: 2022-06-18).
- ↑ «Suerte» www.badok.eus (kontsulta data: 2022-06-18).