Ilya Kharun
Ilya Kharun | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Montreal, 2005eko otsailaren 7a (19 urte) |
Herrialdea | Kanada |
Hezkuntza | |
Heziketa | Arizona Estatuko Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | igerilaria |
Ilya Kharun (Montreal, 2005eko otsailaren 7a) igeriketan lehiatzen den kirolari quebectarra da. Estilo librean eta tximeletan aritzen da eta Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetan brontzezko dominak lortu zituen tximeletako proba bietan.[1]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ukrainar familia batean jaio zen Montrealen. Gurasoak Cirque du Soleil zirkuko akrobatak zirelako bizi ziren han. Ondoren Las Vegasera joan ziren zirkuarekin. Semeak ordea kanadar pasaportea duenez Kanadarekin lehiatzea erabaki zuen.[2]
Nazioarte mailan 2022an egin zuen debuta Melbournen eta zilarrezko domina bat eta brontzezko domina bat lortu zituen[3], bietan Munduko gazte mailako errekorrak ezarriz. Kanadako hiru errekor ere hautsi zituen.[2]
Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetan brontzezko bi domina eskuratu zituen.[1]
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2024 | Paris Frantzia | 100 m tximeleta | |
2024 | Paris Frantzia | 200 m tximeleta | |
Munduko txapelketak (Igerileku laburrean) | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2022 | Melbourne Australia | 100 m tximeleta | |
2022 | Melbourne Australia | 4x50 m medley mistoa |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) Writer, Matthew De George-Senior. (2024-08-10). «Paris Olympics: Ilya Kharun Enjoyed Breakout Performance for Canada with Double Bronze» Swimming World News (Noiz kontsultatua: 2024-08-29).
- ↑ a b (Ingelesez) Writer, Matthew De George-Senior. (2022-12-19). «Ilya Kharun Has a Canadian Premiere at Worlds to Flip For» Swimming World News (Noiz kontsultatua: 2024-08-29).
- ↑ (Ingelesez) Sutherland, James. (2022-09-30). «Ilya Kharun Among 17-Member Canadian Team Announced For Short Course Worlds» SwimSwam (Noiz kontsultatua: 2024-08-29).