Edukira joan

Imagine Dragons

Wikipedia, Entziklopedia askea
Imagine Dragons
Datuak
JatorriaLas Vegas, Nevada
Musika mota
Urteak2008–egun
Produkzioa
Diskoetxea(k)
Taldekideak
Lehengo taldekideak
Sariak
Jasotako sariak
Informazio gehigarria
imaginedragonsmusic.com
IMDB: nm4995251 Facebook: imaginedragons Twitter: Imaginedragons Instagram: imaginedragons VK: imaginedragons MySpace: imaginedragons Youtube: UCT9zcQNlyht7fRlcjmflRSA TikTok: imaginedragons Bandcamp: imaginedragonsmusicSouncloud: imaginedragons Spotify: 53XhwfbYqKCa1cC15pYq2q iTunes: 358714030 Last fm: Imagine+Dragons Musicbrainz: 012151a8-0f9a-44c9-997f-ebd68b5389f9 Songkick: 2506696 Discogs: 2727700 Allmusic: mn0002040645 Deezer: 416239 Edit the value on Wikidata

Imagine Dragons Estatu Batuetako (Las Vegas, Nevada) indie rock generoko talde bat da. Billboard aldizkariak 2013ko errebelazio taldea izendatu zuen, eta Rolling Stone aldizkariak, urteko pop arrakasta handiena bezala aldarrikatu zuen haien Demons singlea. Talde honen arrakasta harrigarriak haren abestiak Estatu Batuetako zerrendetan goreneraino eraman zituen, hirugarren postuan Radioactive, seigarren postuan Demons eta azkenik hamabigarren postuan It's Time abestiekin. Haien debut albumak, Night Visions, lortutako kritika bikainez gain, salmentak ere fabore izan zituen Nevadako taldeak. Horrez gain, haien album berriak Smoke and Mirrors arrakasta handia izan du. XXI. mendeko bigarren hamarkadan, talde hau, Rock eta Indie Alternatiboko talderik hoberenetakoen artean dago.

Imagine Dragons 2008an sortu zen Nevadan, Los Angeles. Sortu zen inguruetan lehiaketa ugari irabazi ondoren, haien lehen lanak Imagine Dragons eta Hell and Silence 2010ean Battle Born Studiosen grabatu eta argitaratu zituzten.

Night Visions

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko azaroan Imagine Dragonsek Interescope Recordsekin sinatu zuen. Estudio honetan zeudela, haien album berriko abesti batzuk grabatu eta argitaratu zituzten. Besteak beste haien lehenengo EPko It's Time abestia, platino single izendatu zuten eta Baztertu bat izatearen abantailak filmean agertu zen. Radioactive abestia Assassins Creed III bideo-jokoan agertu zen, baita Stephenie Meyerrek idatzitako The Host eleberriaren film bertsioan. Telebistan ere agertu da: Arrow, 100ak eta The Vampire Diaries telesailetan hain zuzen.

Imagine Dragonsen beste singleetako bat, On The Top Of The World, The Croods filmeko soinu banda izan zen eta FIFA 13 eta Pro Evolution Soccer 13 bideo-jokoetan agertu zen.

Azkenik, Who We Are abestia The Hunger Games: Catching Fire filmeko soinu banda bezala aukeratu zuten. 2012an Studio Yrekin haien lehen albuma, Night Visions, amaitu zuten eta 2012ko irailean atera zen merkatura. Haien arrakasta biziki handitu zen eta Late Night With Jimmy Fallon eta The Tonight Show With Jay Leno telebista programetara gonbidatuak izan ziren.

Smoke And Mirrors

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Night Visions tourean egindako bidaietan Imagine Dragonsek mundu osoko kulturak esperimentatu zituzten, eta haietan goiargitu ziren haien album berria Smoke and Mirrors konposatzeko.

2014ko ekainean, Battle Cry izeneko abestia atera zuten Transformers: Age of Extintion filmerako. Geroago, irailean, Warriors abestia atera zuten League of Legends bideo-jokoaren munduko lehiaketarako. Abenduan, I Bet My Life single berria argitaratu zuten.

2015eko urtarrilean, taldeak Smoke and Mirrors deitutako albuma atera zuten. 'Musika berria eta ezberdina da' aitortu zuen Dan Reynoldsek (taldearen abeslaria).

2016an Not Today abestia Me before you pelikularako atera zuten eta Sucker for Pain Wiz Khalifa, Lil Wayne eta beste musikari batzuekin batera egin zuten Suicide Squad pelikularako.

Imagine Dragonseko partaideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denbora-lerroa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estudioko albumak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan Zabalduak(EPak)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Speak to Me (2008)
  • Imagine Dragons (2009)
  • Hell and Silence (2010)
  • It's Time (2011)
  • Continued Silence (2012)
  • Hear Me (2012)
  • Live at Independent Records (2013)
  • The Archive (2013)
  • iTunes Session (2013)
  • Live At AllSaints Studios (2017)
  • People's Choice Awards: talde gogokoena (2014)
  • Grammy Awards: rock emanaldi hoberena (2014)
  • World Music Awards: munduko rock emanaldirik hoberena (2014)
  • MuchMusic Video Awards: Bideorik hoberena: Demons (2014)
  • Music Video Production Awards: Rock abestirik hoberena: Radioactive (2013)
  • Teen Choice Awards: Rock abesti eta talde hoberena (2013-2014)
  • iHeart Raido Music Awards: Rock abesti hoberena: Demons (2014)
  • Billboard Music Awards: Talderik hoberena, Hot 100 artistarik hoberena, rock artista hoberena, igorpen abestirik hoberena: Radioactive (2014)
  • Night Visions Tour
  • Smoke And Mirrors Tour
  • Evolve Tour

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]