The Vampire Diaries

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
The Vampire Diaries
Tvd logo other.png
Telesaila
Jatorrizko izena The Vampire Diaries
Generoa fantasy television
thriller
komedia dramatiko
teen drama
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingeles
Oinarritua The Vampire Diaries
Grabazio lekua(k) Georgia (AEB)
Narratibaren kokapena Virginia
Sasoi kopurua 8
Atalak 171
Zuzendaritza eta gidoia
Sortzailea Julie Plec
Kevin Williamson
Antzezlea(k)
Ekoizpena
Produkzioa Alloy Entertainment
Ekoizle eragilea Kevin Williamson
Bestelako lanak
Musikagilea Michael Suby
Emanaldia
Jatorrizko igorlea The CW
Hasiera-data 2009ko irailaren 10a
Amaiera-data 2017ko martxoaren 10a
Kanpo loturak

The Vampire Diaries drama generoko telesail estatubatuarra da, Kevin Williamsonek sortua eta L. J. Smithek idatziriko sagan oinarritua dagoena. Telesaila Elenaren, bere lagunen eta herriko beste biztanle batzuen bizitzaren inguruan oinarritzen da. Hauek Mystic Falls deituriko Virginiako herri txiki batean bizi dira. Elena Gilbert (Nina Dobrev) nerabe bat da, eta bi anaia banpiro berarekin maitemintzen dira, Stefan Salvatore (Paul Wesley), eta bere anaia den Damon Salvatore (Ian Somerhalder) hain zuzen ere. Elena Katerina Petrovaren doppelgängerra da, Stefan eta Damon banpiro bihurtu eta beren maitasunarekin jokatu zuen emakumearena hain zuzen. The Vampire Diaries The CW izeneko kanalean estreinatu zen aurrenekoz 2009ko irailaren 10an. 2011n Euskal Herri osoan ETB 1 katean eta euskaraz ikusi ahal izan zen.[1]

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Lehenengo denboraldia: 2009-2010.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo denboraldia Elena Gilbert- en gurasoak hiltzen dituen istripuaren ondoren hasten da. Elena 16 urteko neska da, Virginako Mystic Falls-en bizi dena, eta bere bizitzarekin aurrera egiten saiatzen dena, jakin gabe ikasle berri, guapo eta misteriotsu bat ezagutuko duela, Stefan Salvatore izenekoa. Honek sekretu bat ezkutatzen du, baina laster ezagutzera emango da, bere anaia, Damon Salvatoreren etorrerarekin. Elenak eta Mystic Fallseko herritarrek naturaz gaindiko izakiaz inguraturik daude: banpiroak, gizotsoak, sorginak, eta hibridoak, hain zuzen.

Bigarren denboraldia: 2010-2011.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigaren denboraldia Elenaren Doppelgängeraren (Katehrine Pierce) etorrian , eta horren zergatietan (ilargiko harria eskuratzeko eta gizotsoen maldizioa apurtzeko, horrela gizotsoek nahi dutenean otso batean bihurtuko dira) oinarritzen da. Hemen gizotsoak agertzen dira lehenengo aldiz. Tayler-ren osaba, Mason Lockwood, gizotso bat, herrira heltzen da bere anaiaren hilketaren ondoren, eta Masonek Taylerri "Lockwood-en madarikazioa"-ri buruz hitz egiten dio, familiak duela urte askotik izan duen madarikazioari buruz, hain zuzen. Banpiro berriak agertzen dira, Hala nola: Calroline (Damon-en odola zuelako bere sisteman, eta Katherin-ek hiltzen duelako). Gainera, ezagutarazten da Elenak ez dela Petrova-ren doppelgängerra. Elenak sakrifikatu behar da Klaus-en madarikazioa apurtzeko. Klaus jatorriz banpiroa da, eta orain bere atzetik doa.

Hirugarren denboraldia: 2011-2012.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldi honetan, Klaus (Joseph Morgan) da pertsonai nagusia. Argumentua jatorrizkoen istorioan oinarritzen da, gainera ezagutarazten da zergatik Klaus hibrido batean bihurtu nahi den eta zergaitik nahi zuen Stefan berarekin egotea. Danboraldiak Claire Holten sartzearekin kontatzen du, Rebekah bezala (beste jatorrizko banpiroa, eta Klausen arreba; Stefanekin maitasuneko erlazio bat izan zuena). Jack Coleman agertzen da, Bil Forbes bezala (Caroline-en aita), bere alaba laguntzen saiatzeko Mystic Fallsera bueltatzen da; Persia White, Abby Bennet bezala (Bonnieren ama); Torrey deVitto, Meredith Fell bezala (Alaric-ren sendatze azkarraz interesatzen den medikua); Alice Evans, Esther bezala (jatorrizkoen ama); eta azkenik, Daniel Gillies, Elijah bezala (beste jatorrizko banpiro bat, Rebeka eta Klausen anaia).

Laugarren denboraldia: 2012-2013.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hemen, Elenak bere gurasoen istripuarekin amets egiten du, eta esnatzerakoan, trantsizioa pasatu behar duela gogoratzen du, banpiro batean bihurtzeko, bestela hilko da. Stefan eta Damon Elena laguntzen saiatzen dira, bizitza hori ez duelako nahi dakite eta.

Bosgarren denboraldia 2013- 2014.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldi hau Doppelgängerren jatorrian oinarritzen da. Bidaiariak agertzen dira, sorgin moduko batzuk, ezin direla leku batean gelditu, horregatik beti bidaiatzen dute. Hauek benetako sorginen madarikazioa apurtu nahi dute, magia purua ezabatzen, baita magia purua sortu duena ere, hala nola: banpiroak. Gainera beste aldea agertzen da, eta gaindiko leku bat ere agertzen da, bertara arrastaturik izaten ari dira gaindiko izakiak.

Seigarren denboraldia 2014- 2015.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alaric-en bueltarekin kontatzen du, baita Michael Malarkey-ren agerpenarekin ere, Enzo bezala. Danboraldi honetan, Damon eta Bonnik gogor borrokatu behar dute beraien lagunekin bueltatzeko. Beraiek dauden gaindiko lekuan, Kai izeneko mehatxu berria agertzen da. Kai sorgin bat da, baina magia egin ahal izateko, beste leku edo pertsona batetik xurgatu behar du, eta Gemini akelarrearen burua izan nahi duena. Carolineren borrokak ere agertzen dira, bere amaren heriotza gainditzeko, baita bere Stefanekiko sentimenduengatik ere borrokatu behar du. Azkenik, Lilyren (Stefan eta Damonen ama) agerpena, hibrido sorgin- banpiroak (Hereje bezala ezagutzen direnak) bueltatzea saiatzen duena. Gemini akelarreak Herejeak erbesteratu zituen.

Zazpigarren denboraldia 2015- 2016.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldi honetan Damonek gogor borrokatzen du Elena berreskuratzeko, pertsona on bat bezala portatzen, eta beraien berriz elkarpena itxaroten. Herejeak, bitartean, Julian izeneko banpiro oso arriskutsua berpiztu nahi dute. Julian Lilyren bikotea zen, eta herejeen burua. Carolinek konturatzen da bere sabelan Jo eta Alaric-en bikiak dituela, Gemini akelarreak egindako sorginkeria bati esker, ondoren, Geminis akelarrea Kairen esku hiltzen da. Bikoitz narrazio bat dago, alde batetik orainaldia azaltzen da, eta bestetik, 3 urtetan gertatzen dena, non banpiro- ehiztari batek banpiro guztiak harrapatu nahi dituen eta arroka batean sartu, bertan beraien zorigaiztoko gertaerak behin eta berriz bizi beharko dute. Hemen, Enzoren iragana azaltzen da, baita bere erlazioa “Armategi” izeneko erakundearekin. Erakunde honek gaindiko izakiekin esperimentatzen du, eta Damon eta Enzo kontrolatzen lortzen duen izaki bat gordetzen duena. Horren ondorioz, hainbat hilketa egiten dituzte.

Zortzigarren denboraldia 2016- 2017.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktoreen zerrenda.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktorea Perstsonaia Denboraldia
1 2 3 4 5 6 7 8
Nina Dobrev Elena Gilbert Nagusia Ahotza Gonbidatu berezia
Katerina Petrova/Katherine Pierce Recurrente Nagusia Atzekaria Nagusia Aipatua Gonbidatu berezia
Tatia Petrova Mencionada
Amara Mencionada Gonbidatua Aipatua Aipatua
Paul Wesley Stefan Salvatore Nagusia
Silas Gonbidatua Atzekaria
Tom Avery Gonbidatua
Ian Somerhalder Damon Salvatore Nagusia
Steven R. McQueen Jeremy Gilbert Nagusia Gonbidatu berezia
Kat Graham Bonnie Bennett Nagusia
Candice Accola Caroline Forbes/Salvatore Nagusia
Zach Roerig Matthew "Matt" Donovan Nagusia
Kayla Ewell Victoria "Vicki" Donovan Nagusia Gonbidatua Atzekaria Gonbidatua Gonbidatu berezial
Michael Trevino Tyler Lockwood Nagusia Gonbidatu berezia
Sara Canning Jenna Sommers Nagusia Gonbidatua Gonbidatua Gonbidatu berezia
Matt Davis Alaric Saltzman Nagusia Atzekaria Gonbidatua Nagusia
Joseph Morgan Niklaus "Klaus" Mikaelson Atzekaria Nagusia Gonbidatu berezia Gonbidatu berezia Ahotza
Michael Malarkey Lorenzo "Enzo" St. John Atzekaria Nagusia
Telesaileko protagonistak; ezkerretik hasita Paul, Nina eta Ian.

Episodioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldia Kapituluak Emanaldia
1 22 2009ko irailaren 10tik 2010eko maiatzaren 13ra
2 22 2010eko irailaren 9tik 2011ko maiatzaren 12ra
3 22 2011ko irailaren 15etik 2012ko maiatzaren 10ra
4 23 2012ko urriaren 11tik 2013ko maiatzaren 16ra
5 22 2013ko urriaren 3tik 2014ko maiatzaren 15era
6 22 2014ko urriaren 2tik 2015eko maiatzaren 14ra
7 22 2015eko urriaren 8tik -

Garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Produkzioa.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Outerbanks Entretainment izan zen telesailaren produktorea, Kevin Williamson eta Julie Plec produktore eta idazle bezala. Leslie Morgenstein-ek eta Bob Levy-k ere partu hartu zuten produktore exekutibo bezala. Marcos Siega, telesail honen aurretik Veronica Mars, True Blood eta Dexter telesailetan parte hartu zuena, izan zen zuzendaria.

Filmatzea martxoaren 30arren eta apirilaren 18aren artean izan zen.

The Hollywood Reporter izeneko egunerokoan, 2009ko martxoaren 5ean, The CWko aisialdiko presidenteak, Dawn Ostroff, telesailari buruz hauxe esan zuen: “Gaur egun, telesail gutxik dute amaiera itxi bat, gehienak irekiak dira, eta pixkanaka pixkanaka aurrera egiten dute. Dauzkagun telesail guztiak dauzkate zapore ezberdin bat, hau izan ezik.”. Maiatzaren 10ean Kevin Williamsonek Georgiara bidaiatu zuen filmatzerako lekuak bilatzeko. Azkenean, Atlantan grabatu zen.

Bikoizketa.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonaia Benetako aktorea (Estatu Batuarrak) Ahotsaren aktorea (Espainia) Ahotsaren aktorea (Hispanoamerika)
Elena Gilbert, Katherine, Tatia eta Amara Nina Dobrev Ana Esther Alborg Christine Byrd
Stefan Salvatore, Silas eta Tom Paul Wesley Iván Jara Óscar Flores

José Gilberto Vilchis

Damon Salvatore Ian Somerhalder Jesús Maniega Arturo Mercado Jr.
Jeremy Gilbert Steven R. McQueen Luis Miguel Cajal Eduardo Garza
Bonnie Bennett Katerina Graham Inés Blázquez Leyla Rangel

Jessica Ángeles

Jenna Sommers Sara Canning Belén Rodríguez Carla Castañeda
Matt Donovan Zach Roerig Juan A. Sáinz de la Maza Víctor Ugarte
Caroline Forbes Candice Accola Sandra Jara Gaby Ugarte

Mireya Mendoza

Tyler Lockwood Michael Trevino José Carlos Pinela Manuel Campuzano
Vicki Donovan Kayla Ewell Adelaida López Xóchitl Ugarte
Alaric Saltzman Matthew Davis Iván Muelas Luis Daniel Ramírez
Annabelle Malese Jow Cristina Yuste Lupita Leal
Pearl Kelly Hu Isabel Fernández Avanthay Mónica Villaseñor
Ben Sean Faris Artur Palomo Enzo Fortuny
Sheila Bennett Jasmine Guy María Jesús Varona Rocío Prado
Elizabeth Forbes Marguerite MacIntyre Yolanda Pérez Segoviano Magda Giner
Richard Lockwood Rob Pralgo Óscar Castellanos René García
Caroline Lockwood Susan Walters Mercedes Cepeda Laura Torres
Logan Fell Chris J. Johnson Fran Jiménez Irwin Daayán
Zach Salvatore Chris William Martín Teo Muñoz Armando Coria
William Tanner Benjamin Ayres Roberto Encinas José Gilberto Vilchis
Emily Bennett Bianca Lawson Karla Falcón
Klaus Joseph Morgan Cholo Moratalla Irwin Daayán
Rebekah Claire Holt Felicidad Barrio Maggie Vera
Gloria Charmin Lee Mar Sánchez Gatell Giset Blanco
Elijah Daniel Gillies Luis Reina Israel Magaña

René García

Harrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kritikak.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

The Vampire Diaries hasieran kritika misto eta negatiboak jaso zituen. Entertainment Weekly-k A+ bat eman zion. Amaitu zuten esanez “The Vampire Diaries telesailarekin ondo pasatuko dugu, mihi zorrotzarekin”. Metacritic-k 50/100 bat eman zion 200 iruzkinetan oinarrituta (erantzun mistoa). Bere lehen emanaldiak 4.9 milioi ikusle izan zituen.

Nominalizazioak.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2010 Teen Choice Awards
    • Gizonik sendoena: Ian Somerhalder
    • Eszenaren aktore- lapurra: Katerina Graham
  • 2010 J-14 Teen Icon Awards
    • Telesail ironikoa
  • 2010 Kid's Choice Awards
    • Libururik hoberena
  • 2010 People's Choice Awards
    • Zientzia fikzioko programarik hoberena
  • 2010 Saturn Awards
    • Telesailik hoberena
  • 2011 ALMA Awards
    • Aktorerik hoberena euskarriko rolean: Michael Trevino
  • 2011 People's Choice Awards
    • Telebistako dramarik hoberena
    • Fantasia/ Sci-Fi –ko telesailik hoberena
    • Telebistako aktore dramatikorik hoberena: Ian Somerhalder
  • 2011 Saturn Awards:
    • Telesailik hoberena
  • 2011 Teen Choice Awards
    • Fantasía/Sci-Fi- ko telesailean aktorerik hoberena: Paul Wesley
    • Maltzurrik hoberena: Joseph Morgan
    • Gizonik sendoena: Ian Somerhalder
  • 2011 People's Choice Awards
    • Telebistako drama berririk hoberena
    • Fantasia/Sci-Fi- ko telesailarik hoberena
    • Fantasía/Sci-Fi –ko telesailetan aktorerik hoberena: Ian Somerhalder
  • 2011 Youth Rock Awards
    • Aktorerik hoberena: Katerina Graham
    • Aktorerik hoberena: Steven R McQueen
    • Dramazko pertsonai- baterakorik hoberena
  • 2011 J-14 Teen Icon Awards
    • Telebistako aktore ironikoa: Ian Somerhalder
    • Telesail ironikoa
  • 2012 People's Choice Awards
    • Drama berririk hoberena
    • Fantasia/Sci-Fi –ko telesailarik hoberena
    • Fantasia/Sci-Fi-ko telesailetan aktorerik hoberena: Ian Somerhalder
  • 2012 Do Something Awards
    • Telebistako telesailik hoberena
    • Telebistako aktorerik hoberena: Ian Somerhalder
  • 2012 J-14 Teen Icon Awards
    • Aktore ironikoa: Ian Somerhalder
    • Telesail ironikoa
  • 2012 Teen Choice Awards
    • Fantasia/Sci-Fi- ko aktorerik hoberena: Paul Wesley
    • Fantasia/Sci-Fi- ko aktorerik hoberena: Katerina Graham
    • Maltzurrik hoberena: Joseph Morgan
  • 2012 ALMA Awards
    • Aktorerik hoberena euskarriko rolean: Michael Trevino
  • 2012 Saturn Awards
    • Neraberentzako telesailik hoberena
  • 2013 People's Choice Awards
    • Fantasía/Sci-Fi-ko telesailik hoberena
    • Dramazko aktorerik hoberena: Ian Somerhalder
    • Dramazko aktorerik hoberena: Paul Wesley
    • Telebistako jarraitzaile gogokoa: TVDFamily
  • 2013 Teen Choice Awards
    • Fantasía/Sci-Fi –ko aktorerik hoberena: Paul Wesley
    • Fantasía/Sci-Fi –ko aktorerik hoberena: Katerina Graham
    • Eszenaren aktore- lapurrarik hoberena: Steven R McQueen
    • Maltzurrik hoberena: Joseph Morgan
  • 2013 Saturn Awards
    • Neraberentzako telesailik hoberena
  • 2014 People's Choice Awards
    • Fantasía/Sci-Fi –ko telesailik hoberena
  • 2014 Teen Choice Awards
    • Fantasía/Sci-Fi-ko aktorerik hoberena: Paul Wesley
    • Fantasía/Sci-Fi –ko aktorerik hoberena: Katerina Graham
    • Maltzurrik hoberena: Paul Wesley
    • Eszenaren aktore- lapurrik hoberena: Michael Trevino
  • 2014 Saturn Awards
    • Neraberentzako telesailik hoberena
  • 2014 Young Hollywood Awards
    • Telebistako kimikarik hoberena (elenco bitartean)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Telebista Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.