Inaxio Perurena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inaxio Perurena

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakInaxio Perurena Zubitur
JaiotzaLeitza1984ko urtarrilaren 10a (40 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Familia
AitaIñaki Perurena
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakharri-jasotzailea

Inaxio Perurena Zubitur (Leitza, 1984ko urtarrilaren 10a) Euskal Herriko harri-jasotzailea da. Txikitatik ekin zion harriak jasotzeari, aita Iñaki Perurenaren urratsak jarraituz.

14 urterekin, lehen saio ofiziala egin zuen, Beasainen. 16 urterekin, 200 kiloko harria jaso zuen eta, 18 urterekin, 250 kilokoa jasotzea lortu zuen.

Haren markarik onena 300 kilo dira, bi eskuak erabilita; marka hori 2013ko otsailaren 10ean harri kubikoa altxatu zuenean ezarri zuen. Esku bakarrarekin, berriz, 234 kilo jasotzea lortu zuen, harri zilindrokoarekin.

2016ko otsailaren 27an Leitzako Amazabal pilotalekuan 305 kiloko harria jasotzea lortu zuen, honebestez bere aita, Mieltxo Saralegi herrikidea eta Gibitegi goiaztarrarekin batera 300 kilotik gorako harriak jaso dituzten harrijasotzaile taldean sartu zen.