Edukira joan

Mieltxo Saralegi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mieltxo Saralegi
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMieltxo Saralegi Arribillaga
JaiotzaLeitza, 1968ko otsailaren 2a (58 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakharri-jasotzailea
saralegi.com

Mieltxo Saralegi Arribillaga (Leitza, Nafarroa, 1968ko otsailaren 2a) Euskal Herriko harri-jasotzailerik ezagunenetarikoa da. Gaur egun, berea da munduko harri altxaketa errekorra bi eskuekin, 2001eko apirilaren 28an 329 kilogramoko harria jaso baitzuen.[1]

182 zentimetroko luzera du eta 132 kiloko pisua. Baserri mundutik dator. Bere aita Estebanek aizkoraren munduarekiko zaletasuna igorri zien sei seme-alabei (Gabriel, Natxi, Marbi, Esteban, Kristina eta Mieltxo). Anai-arrebetan gazteenak, Mieltxok, fisiko pribilejiatua zuen txikitatik eta agian horregatik harriari gehiago zuzendu zuen aitak. Leitzako Udal Kiroldegian lan egiten du eta Saralegi Anaiak Herri Kirolak enpresaren erakusketen sorkuntzaren arduraduna da. Iruñako Jolaskide Kiroldegian ere aritu izan da kirol monitore lanetan.

Mieltxo Edurne Nagorerekin ezkonduta dago, Txomin Nagore futbolariaren eta Jorge Nagore pilotariaren arrebarekin. Ehiza da bere zaletasunik handiena, horregatik asteburuetan ahal duen guztietan bere eskopeta hartzen du. Mieltxoren beste zaletasunen bat Leitzako familiaren baserria da, herriaren kanpoaldean kokatua. Han, ardi latxa, antzara eta idi kopuru ederra daukate. Abere hauek erakustetarako erabiltzen dituzte Iruñean, Donostian edo beste hiri batzuetan.[2]

Saralegiren jasoaldiak, adinaren arabera
AdinaJasotako harria (kg)
12 80
13 100
14 125
15 150
17 200
18 225
19 270
20 275
21 280
23 290
24 312
25 320
27 322
28 324
29 326
30 327
31 328
32 329

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]