Incertae sedis

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Cathartidae familia, Amerikako saiek osatua, Aves klasearen barruan incertae sedis moduan sailkaturik dago.

Incertae sedis (euskaraz "kokapen zalantzazkoa") taxonomian erabilitako esaldia da, harreman ezezagunak edo zalantzazkoak dituena adierazteko.[1] Maila taxonomikoaren arabera, incertae familiae (zalantzazko familia), incerti subordinis (zalantzazko azpiordena), incerti ordinis (zalantzazko ordena) edo bestelakoak erabili ditzakegu sinonimotzat.[2]

Adibidez, 1975ean definituriko Gluteus minimus fosila animalien filum batekin lotu ezin zutenean, Animalia barneko incertae sedis generoan sailkatu zuten.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Ameriketako Estatu Batuetako Nekazaritza Saila, Frequently Asked Questions, PLANTS database, http://plants.usda.gov/faq.html .
  2.   S. C. Matthews (1973), «Notes on open nomenclature and synonymy lists», Palaeontology 16 (4): 713–719, http://palaeontology.palass-pubs.org/pdf/Vol%2016/Pages%20713-719.pdf .
  3.   Richard Arnold Davis & Holmes A. Semken, Jr. (1975), «Fossils of uncertain affinity from the Upper Devonian of Iowa», Science 187 (4173): 251–254, doi:10.1126/science.187.4173.251, PMID 17838783 .


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.