Independentzia mendigunea
Independentzia mendigunea | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 6.940 m |
Prominentzia | 2.402 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 38°30′40″N 72°21′15″E / 38.5111°N 72.3542°E |
Mendikatea | Yazgulem Range (en) ![]() |
Estatu burujabe | ![]() |
Region of Tajikistan | Badakhxan Garaiko Probintzia Autonomoa |
Mendizaletasuna | |
Lehen igoera | 1954 |
Independentzia mendigunea edo Qullai Istiqlol (tajikeraz Қуллаи Истиқлол), 6.974 metroko garaierarekin Pamir mendietako laugarren mendirik garaiena da, Tajikistango Badakhxan Garaiko Probintzia Autonomoaren erdialde inguruan dagoena, Yazgulem ibaiaren iturrian.
Ezaugarri orokorrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendia izotzez eta elurrez estalitako hiru tontorrez osatua dago, eta bere ipar-mendebaldeko aurpegia Fedchenko glaziarraren iturria da. Mendiaren jatorrizko izena Dreispitz izan zen, lehen aldiz 1928an igo zuen baina baldintza klimatiko kaxkarrengatik eta igoerak zituen arriskuengatik tontorreraino iristerik izan ez zuen germano-errusiar taldearen omenez. Bere tontorrera, lehen aldiz, A. Ugarovek zuzendutako talde bat iritsi zen, 1954an.
Bigarren Mundu Gerraren ondoren Iraultza Mendia bezala berrizendatua izan zen. 2006an bere egungo izena jaso zuen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau Tajikistango geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |