Informazio perfektu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xakea informazio perfektua duen joko bat da.
Pokerrean informazioa inperfektua da.

Ekonomian, informazio perfektua (batzuetan "ezkutuko informaziorik eza" esaten zaio) lehia perfektuaren ezaugarri bat da. Merkatu batean informazio perfektua izanik, kontsumitzaile eta ekoizle guztiek merkatuko prezio guztien, beren erabilgarritasunaren eta beren kostu-funtzioen ezagutza osoa eta berehalakoa dute.

Jokoen teorian, joko sekuentzial batek informazio perfektua du, baldin eta jokalari bakoitzak, edozein erabaki hartzean, aldez aurretik gertatutako guztiaren berri badu, jokoaren "hasiera-gertaera" barne (adibidez, jokalari bakoitzak karta-joko batean dituen hasierako eskuak). Honen adibide da xakea, non jokalari bakoitzak besteak mahai gainean duen guztia ezagutzen duen[1][2].

Informazio perfektua eta informazio osoa desberdinak dira, hau da, jokalari bakoitzaren erabilgarritasun-funtzioak, ordainketak, estrategiak eta "motak" denek ezagutzea eskatzen du. Informazio perfektua duen joko batek informazio osoa izan dezake edo ez.

Aurkariek jokoaren alderdiren bat ezkutatzen duten jokoak, pokerra edo musa esaterako, informazio inperfektua duten jokoen adibide dira[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Osborne, Martin J.; Rubinstein, Ariel. (2006). A course in game theory. (12. print. argitaraldia) MIT Press ISBN 978-0-262-65040-3. (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
  2. (Ingelesez) Mycielski, Jan. (1992-01-01). «Chapter 3 Games with perfect information» Handbook of Game Theory with Economic Applications (Elsevier) 1: 41–70.  doi:10.1016/s1574-0005(05)80006-2. (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
  3. Thomas, L. C.. (2003). Games, theory and applications. Mineola, N.Y. : Dover Publications ISBN 978-0-486-43237-3. (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]