Inis Mhic Aoibhleáin
Inis Mhic Aoibhleáin | |
---|---|
Bertako izena | Inis Mhic Aoibhleáin Inishvickillane/Inishvickillaun |
Geografia | |
Kokapena | Irlandako hego-mendebaldeko kostaldea. Dingle penintsulako mendebaldeko muturretik 5 kilometrotara. |
Uhartedia | Blasket uharteak |
Azalera | 0.692 |
Punturik garaiena | 135 m. |
Politika | |
Herrialdea | Kerry konderria Munster Irlandako Errepublika |
Gizartea | |
Biztanleria | 0 |
Inis Mhic Aoibhleáin (ingelesez Inishvickillane edo Inishvickillaun) Irlandako hego-mendebaldeko kostaldean dagoen Blasket uhartediko uharte bat da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIX. mendea eta XX. mendearen lehen erdialdean uhartean zenbait familia denboraldika bizitzen egon ziren. Gaur egun oraindik ere haien harrizko eraikinen hondakinak topa litezke. 1970eko hamarkadan orduko herrialdeko Taoiseach edo Lehen Ministroa zen Charles Haughey politikariak udako egoitza eraiki eta gaur egun ere uhartean bizi den orein arrunt talde bat sartu zuen.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inis na Bró uhartetik 200 metroko itsasarte estu batek banatzen du.
An Tiaracht uhartea ez beste, Irlanda osoko kokaleku mendebaldenekoena da, bai eta ziurrenik ere herrialde honetan denbora luzez gizakia bizi izan zen lekurik mendebaldenekoena ere.
Itsas hegazti kolonien bizileku garrantzitsua ere bada, honetan fulmarrak eta ekaitz-txori txikiak nabarmentzen dira. Lanperna-musu kolonia handi baten bizilekua ere bada.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Blasket Islands - Next Parish America, Joan & Ray Stagles, O'Brien Press, Dublin 1984.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page