Edukira joan

Injekzio hilgarri

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Quentin espetxeko injekzio hilgarri bidezko exekuzio aretoa, Kalifornia, AEB, 2010.

Injekzio hilgarria eragin azkarreko barbituriko kopuru hilgarria eta produktu kimiko paralizatzailea elkar konbinatzen dituen zain barneko injekzio batean oinarritzen den exekuzio mota bat da. Prozedura ospitaletan anestesia orokorra jartzeko erabiltzen dutenaren antzekoa da, baina produktuak kopuru hilgarrietan injektatuz egiten da.

AEBetan garatu zen eta erabilia den exekuzio mota izan arren, gaur egun Txina, Tailandia eta Vietnamen ere erabiltzen da. Aldiz, 2006ean Filipinetan heriotza zigorra kentzearekin batera erabiltzeari utzi zitzaion.

Gaur egun oraindik ere, AEBetan hemeretzi estatuk erabiltzen dute, horietako bat Texas da: han, injekzio hilgarriaren exekuzioa hiru substantzia batera erabiliz gauzatzen da:

  • Tiopentato sodioa: Presoari konortea berehala galduarazten dion eragin oso azkarreko barbiturikoa da.
  • Pankorunio bromuroa: Mioneural plakaren blokeatzaile ez polarizatzaile bat da, bihotzeko diafragma geldiarazi eta arnasketa galarazten du.
  • Kloruro potasioa: Bihotz giharrea despolarizatu eta bihotzekoa eragiten du.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]