Inkonformismo anglikano
Itxura
Inkonformistak, ingelesez: nonconformists, Eliza Anglikanoaren barnean, kide puritanoek jasotzen duten izendapena da. Eliza horren barnean egon arren ez daude bete arau edo agindu guztiekin ados, hortik beren izendapena.
Beren izatea talde gisa Elisabet I.a Ingalaterrakoaren erreginalditik dator. Garai hartan britainiar kristau protestanteak bi taldetan banatu ziren, goi eliza (high church) eta behe eliza (low church) zeritzonak. Behe elizakoek kalbinismoaren eraginpean talde hetereogeneoa osatzen zuten, berau osatzen zuten puritanoek Otoitz Amankomunaren Liburuaren (1559) jatorria izango zen Uniformitate Akta anglikanoa onartzeari uko egin zioten.