Inkunable

Wikipedia, Entziklopedia askea
Liber Chronicarum (1493)

Inkunable (latinezko incunabulaetik, sehaskan) 1501eko urtarrilaren 1 baino lehenago inprimatutako liburu guztiei deritze. Ziuraski Cornelius Beughem izan zen hitz hau lehen aldiz erabili zuena, bere Incunabulae typographiae lanean (1688).

Garai hartan, industria tipografikoa oraindik ez zen bereiztu: inprimatzailea zen prentsaren jabe eta erabiltzailea, tipo funditzailea, paperaren fabrikatzailea, enkuadernatzailea, editorea eta liburu dendaria. Artisaua, artista eta aditua zen. Horietakoren batzuk "ur marka" bat uzten zuten fabrikatzen zuten paperean, hala nork editatu zuen ezagutzen dugu; baina sinadura eta datarik ez zuten asko ere bazegoen, gaur egun, erabilitako fundizio motak aztertzen dituzten azterketa zientifikoek, existitzen diren edizio gehienak katalogatzen lagundu duten arren. Lehen aldiz, kultura guztien eskura jarri zuten dokumentu historikoak dira.

"Inkunable" hitzak liburuak "kuman" edo sehaskan zeuden garaiari erreferentzia egiten dio, liburuak inprentaren bidez egiteko teknika modernoaren "haurtzaroa"ri erreferentzia eginez. Hala, inkunable bezala 1453 (inprenta modernoa asmatu zen urtea) eta 1500 artean inprimatutako liburuak errekonozitzen dira, 1200 inprentetatik zetozenak, 260 hiritan banatuta, 35.000 lan ezberdinen tiraldiarekin.

Johannes Gutenbergi, Mainzekoa karaktere mugikor fundituen asmakuntza ematen zaio. Lehen inkunableak bere inprentatik irten ziren: horien artean Gutenbergen Biblia (1453-1455) nabarmentzen da, latinez idatzia, 42 lerrokoa. Lehen 30 urteetan, inprenta Mendebaldeko Europatik hedatu zen eta bereiztutako aktibitate ezberdinetan banatzen hasi zen. Liburuek ez zuten karakteredun azalik, hasieran, hizki gotikoz, eta hitzak laburdura ugarirekin aurkeztuak, kodexak imitatuz. Baina jada mende horretan bertan beste hizki mota batzuk erabiltzen hasi ziren, bereziki borobila edo erromatarra, veneziar edo italikoa eta kursiba, lehenak baino irakurgarriagoak, eta azkenean nagusitu egin zirenak (Alemanian izan ezik) hurrengo mendearen hasieratik. Mende honen amaieran, elzeviriar tipoa (Elzevir herbeheretarrarena) sartu zen, aurrekoak baino meheagoa eta jarraian fantasiazko beste karaktere batzuk agertu ziren, barietate handiarekin egundainokoetaraino.

Inkunable motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metalezko tipo mugikorren aurretik, zur finkozko plantxak erabiltzen ziren, inkunable xilografikoak sortu zituztenak, horien artean Biblia Pauperum eta Pobreen Biblia nabarmentzen direlarik. Protoinkunableak lehen tailerretan, 1472 eta 1480 artean inprimatutako liburuak dira. Era berean, post-inkunable deritze modu erratuan edo informazio eskasiaren ondorioz inkunable bezala sailkatu diren XVI. mendearen hasieran inprimatutako liburuak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]