Instrumentalismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Zientziaren filosofian, instrumentalismoa teoria zientifikoek errealitatearen egia azaldu baino errealitateari buruzko azalpen baliagarriak egiten dituztela aldezten duen ikuspegia da, bereziki fenomenoen ondorioei buruzko aurresanak egiterakoan. Prespektiba honen arabera, teoria zientifikoek bi helburu izan ditzakete. Alde batetik, ezagupenerako baliagarriak izan daitezke eta bestetik pronostiko tekniko bat egiteko erabilgarria izan daiteke.

Instrumentalismoaren barruan egon ziren pentsalari esanguratsuenak John Dewey (1859-1952) eta Karl Popper (1902-1994) dira. Filosofo hauek azalerazi zituzten premisak oso modu argian azalerazi zituzten baina gero eskola definitzeko orduan premisak guztiz batera ezinak ziren. Dewey instrumentalismoaren errepresentatzaileetariko bat izan zen. Bere ustez, harremanak esperientziaren bidez induktiboki edo deduktiboki ondoriozta daitezke. Popper eskola honekiko kritikoa izan zen, indukzioak zientzia egteko ez zuela balio esanez. Era berean, errealitatea ezagutzeko esperientziarik ez zela behar uste zuen. Kritika hauek, eskola anbiguotasun baten erortzera eraman zuten.

Filosofoen ikuspegi bakar batek ez du oniritzi unibertsala lortzen eta honen ondorioz, eskola moderno honen legitimizazioa zehaztu gabe egotera darama.

Pentsamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Instrumentalismoa metodologikoki fenomenismoaren ondorio gisa har genezake. Prespektiba gnoseologiko honen oinarria enpirikoa ez den ezagutza oro ukatzean datza. Hau dela-eta instrumentalismoa enpirismoari, positibismoari eta pragmatismoari zuzenean loturik dagoen prespektiba moduan ikusten da. Gainera, errealismoari orokorrean eta batez ere errealismo metodologikoari auka egiten dion posizio eszeptiko moduan ere har daiteke.

Instrumentalista batentzat ez daude benetako azalpen zientifikoak edo deskribapen huts moduan jotzen ditu. Horrela, datu enpiriko huts moduan hartzen ditu edo bestela datu enpirikoen laburpen moduan hartzen ditu.

Definizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1925ean John Deweyek "Pragmatismo Estatu Batuarraren garapena" argitaratu zuen. Bertan, instrumentalismoa pragmatismotik eta esperimentalismotik aldentzen sahiatu zen. 1956an Karl Popperrek "Gizakiaren ezagutzaren ikuspegiari buruz hiru puntu" artikulua argitaratu zuen. Bertan, instrumentalismoa esentzialismotik urruntzeko definitu nahi izan zuen. Gainera, arrazionalismo kritikoa bezala definitu zuen hirugarren ikuspegi bat ezarri zuen.

Poperrek lau premisa egin zituen instrumentalismoaren inguruan. Lehenengo biak guztiz onartuak izan ziren pentsalarien artean. Beste biak aldiz, eztabaida oparoa ekarri zuten.

  1. Teoriak pentsamenduaren tresnak dira eta esperientziaren harremanak aurkitzea daukate helburu.
  2. Teoriek zerbait lortzeko erabiltzen diren bitartekarien ondorioak aurresaten dituzte.
  3. Garapenaren teoriak oinarri induktibo bat behar du. Honetarako, errealitatearen behaketa mugatu batzuk beharrezkoak dira.
  4. Teoria instrumentalak aplikatzetik haratago ez dago errealitaterik.

Instrumentalismoa sarritan beste eskola batzuekin nahasten da hauek ere premisa hauek dauzkatelako. Hala nola, positibismoa, pragmatismoa, konduktismoa, enpirismoa…

Kritikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dewey eta Popperrek 3 eta 4. premisari kritikak egin zizkieten. Popperrek forma logiko tradizionalak erabili zituen eskola modernoak kritikatzeko, beraien artean instrumentalismoa. Deweyek forma logiko tradizionalak berreraikitzen ditu eskola moderno hauetan erabilgarriak izateko. Argitaratu zituzten lanetan, instrumentalismoa aipatu ez zuten arren, premisekiko kritika zuzenak egin zituzten.

Poperren kritika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poperrek "Ezagutza zientifikoaren logika" lanean eskola enpiriko guztiek lehenengo eta bigarren premisa onartzen zituztela ikusi zuen. Honela, zehaztu zuen instrumentalismoa. Bere ustez, zientzialari batek esaten duena pausuz-pausu frogatzen du. Zientzia enpirikoetan, hipotesiak egin ostean behaketa edo proba bat eginez frogatzen dutela dio.

Popperrek indukzioaren bigarren premisa baztertu zuen baina ez hirugarrena. Dedukzioa zientzia modernoarentzat baliagarria izan zitekeela babestu zuen. Baieztapenak ondorioaren arabera ezarri behar zirela ere babestu zuen. Faltsutzeak balioa daukala uste zuen. Horregatik, edozein sistema zientifiko esperientziaren bidez faltsagarria izan daitekeela babestu zuen.

Popperrek laugarren premisa baztertu zuen zientzia puru eta aplikatuaren arteko banaketarik ez zuelako ikusten. Zientziak teoriak aplika ditzakeela onartu zuen baina esperientzian oinarritutako teoriak ere baliagarriak zirela babestu zuen.

Instrumentalistentzat egia egoeraren araberakoa da. Horrela, instrumentalisten epaiketaren kriterio hori aplikagarria ez den edozein zientzia mota galtzen dute beraien esparrutik.

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.