Aurresan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Berotze globalari buruzko aurresanak.

Aurresan bat, aurreikuspen bat edota iragarpena, gertaera zalantzagarri bati buruzko adierazpen bat da. Maiz, baina ez beti, esperientzian edo jakitean oinarritzen da. Ez dago hitzarmen unibertsal bat bi terminoren arteko desberdintasun zehatzari buruz; egile desberdinek eta diziplinek konnotazio desberdinak egozten diote termino bakoitzari.

Nahiz eta etorkizunari buruzko informazio zehatza ezin bermatu kasu askotan, iragarpena erabilgarria izan daiteke planak egiterako orduan hainbat faktore kontuan izateko.

Epaiketan oinarritutako iragarpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zentzu ez-estatistiko batean, maiz "iragarpena" terminoa informatutako uste edo iritzi bati erreferentzia egiteko. Modu honetako iragarpenak  arrazoiketa abduktibo, arrazoiketa induktibo, arrazoiketa deduktiboak edota esperientzien bitartez egin daiteke, eta erabilgarria izan daiteke iragarpena egiten duen pertsona hori eremu horretan aditua baldin bada[1].

Delphi-metodoa, modu neurtu batean, adituen epaiketan oinarritutako iragarpenak lortzeko teknika da. Iragarpen mota hauek modu erregularrean hauteman daitezke teknika  estatistikoekin, erabilitako informazioa iragartzen ari den adituaren esperientzia kognitiboekin “probabilitate-kurba” intuitibo bat sortzen ariko balitz bezala.

Estatistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatistiketan, aurreikuspena adierazpen estatistikoen parte da. Adierazpen horietarako gerturatze bat adierazpen aurresankorra da, baina aurreikuspena adierazpen estatistikoetarako hainbat gerturatzeetako bat bezala hartu daiteke. Informazioa denboran zehar lekualdatzen denean, askotan denboran puntu zehatz batzuetara, prozesua iragarpen edota pronostiko moduan ezagutzen da. Iragarpenak edo pronostikoak[2] normalean denbora-serie metodoak behar ditu, aldiz, aurresan edo aurreikuspenak sekzio ezberdinetako informazioarekin egiten da.

Aurreikuspenetan erabiltzen diren teknika estatistikoek erregresio analisiak barneratzen dituzte, eta bere hainbat azpi-kategoriak, hala nola, erregresio lineala, modelo lineal orokortuak eta abar. Iragarpenen kasuan, auto-erregresioko ohiko mugimenduak eta auto-erregresio bektorea. Erabilera komertzialean aldiz, analisi prediktiboak[3] erabiltzen dira.

Aurresanak edo aurreikuspenak zientzian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zientzian aurreikuspenak oso zorrotzak eta askotan kuantitatiboak diren adierazpenak dira, zer gertatuko den iragartzen dutenak kondizio zehatz batzuetan. Metodologia zientifikoa, teoria zientifikoen ondorio logikoen azterketan oinarritzen da, zeina esperimentuak edota behaketak behin eta berriz eginez lortu daitekeen.

Behaketek eta frogek lagunduta gezurtatzen den teoria zientifiko bat baztertua izango da. Frogagarriak ez diren nozioak ez dira normalean zientziatzat hartzen, frogagarriak diren aurreikuspenak egiten diren arte.

Ekuazio eta modelo matematikoak eta ordenagailu modeloak, modelo horren baitan kokatzen den iraganeko eta etorkizuneko prozesuen jarrerak deskribatzeko erabiltzen dira askotan.

Eguzki zikloaren NASA-ren predikzio bat.

Eremu batzuetan, aurreikuspen eta iragarpen zehatzak egitea oso zaila da, hala nola, hondamendi naturaletan, pandemietan, demografian, biztanleriaren dinamiketan eta metereologian.

Hipotesi eta aurreikuspen zientifikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zientzia ezarriak aurreikuspen erabilgarriak egiten ditu, zeinak orokorrean fidagarriak eta zehatzak diren, adibidez, eklipseak. Bestalde, teoria berriek errealitateak gezurtatzea ahalbidetzen dituzten teoriak egiten dituzte.

Finantzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreikuspena finantzan.

Balore merkatuko modelo matematikoak etorkizuneko jarrerak aurreikusteko ez dira fidagarriak. Honakoa gertakari ekonomikoak hainbat urtekoak izan daitezkelako da, eta mundua aldatzen ari da antzeko denbora batean, honela iraganeko behaketak baliogabetuz orainaldiari buruz.

Balore merkatuko prezioek kontuan hartzen dutela etorkizuna aurreikusteko informazioa uste da, honela, ondorengo mugimenduak ezusteko gertakarien ondorioak izanik. Ondorioz, oso zaila da balore inbertitzaile batentzat balore merkatuko eztanda bat aurreikustea, edota balore merkatuaren krak bat.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken urte hauetan geroz eta popularragoa bihurtu da kirol ezberdinen inguruko aurreikuspenak egitea. Kirolen inguruko apustuak egiterako orduan formula matematikoak, simulazioak edota analisi kualitatiboak erabiltzen dira.

Kirolen aurreikuspenak egiteko moduak aldatu egin dira urte hauetan. Gaur egun aurreikuspenak bi hurbilpen ezberdin dituzte: Joko situazionalak eta estatistiketan oinarritutako modeloak. Joko situazionalak zailagoak dira neurtzeko, talde baten motibazioa ere kontuan hartzen dutelako.

Teknologiaren zabalpenak kirol-apustu sistema modernoagoak ekarri dituzte. Sistema horiek orokorrean algoritmo eta simulazio modelo batzuk dira, erregresio analisian oinarrituak daudenak. Kasinoetan dauden jokoek ez bezala, kirol aurreikuspenak logikoak eta erregularrak izan daitezke.

Gaur egun kirol apustuak negozio handia dira. Webgune asko daude, apustu-lekuekin batera, zeinak aurreikuspenak edota pistak ematen dituzten etorkizuneko jokoei begira. Webgune horietako batzuk giza aurreikuspenetan oinarritzen dira, baina beste batzuk ordenagailuko softwarean, zeinak informazio edota algoritmo ezberdinak erabil ditzaketen.

Iritzi galdeketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Politikan ohikoa da hauteskundeen emaitzak asmatu nahi izatea, aurreikuspen politikoko teknika ezberdinak erabiliz, hala nola, iritzi galdeketak. Aurreikuspen jokoak korporazio eta gobernu ezberdinek erabili dituzte etorkizuneko gertakariak aurreikusi ahal izateko.

Naturaz gaindiko aurreikuspenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinarotik gaur egun arte aurreikuspenak egin izan dira naturaz gaindiko bitartekoak erabiliz, hala nola, profeziak edota seinaleak behatuz. Astrologia, numerologia, zoria irakurtzea, ametsen interpretazioa eta honelako metodoak erabili izan dira urte askotan zehar etorkizuna iragartzeko.

Literaturan, etorkizun-sena eta profezia etorkizuneko gertakariei erreferentzia egiteko erabili izan diren tresna literarioak dira.

Iragarpena erritual batean okultismo modu estandarizatu bat erabiliz egoera edo gauza baten inguruko jakinduria lortzeko saiakera da. Sorginkeriaren parte da, zeina milaka urtetan erabili den.

Aurreikuspenak fikzioan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fikzioak askotan ezaugarritzen ditu aurreikuspen adibideak, modu ez-konbentzionalean lortuak. Fantasia literaturan aurreikuspenak magiaren edo profeziaren bitarteaz lortzen dira, askotan tradizio zaharrei erreferentzia eginez, eta horren adibide asko aurki daitezke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]