International Standard Bibliographic Description

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Oro har, deskribapen bibliografikoa liburu, disko, mapa eta bestelako dokumentu bibliografikoen ageriko datuak (egilea, izenburua, urtea, ...) era normalizatu batean zehaztu egiten dituen teknika da, dokumentu bakoitza era berezi batez deskribatuz, gerora dokumentua identifikatu, kokatu eta katalogo batean sartu ahal izateko. Liburutegi eta artxiboetan dokumentu bakoitzarekin burutu beharreko oinarrizko eragiketa da, katalogoa osatzeko prozesuaren barnean. Egun, deskribapen bibliografikoa nola egin zehazten duen arau esandarra ISBD edo International Standard Bibliographic Description da. ISBD motak ezberdinak daude, dokumentu-mota zein den, halanola ,ISBD(M) monografientzat, ISBD(S) aldizkako argitalpenentzat, ISBD(CM) mapentzat

ISBD deskribapenak barnehartzen dituen eremuak hauek dira:

  • Izenburuaren eta erantzukizuna.
  • Edizioa.
  • Material-mota(musika, mapa, liburua, ...).
  • Argitalpena (lekua, argitaletxea, urtea).
  • Deskribapen fisikoa (orriak, neurriak...).
  • Oharren eremua (legezko gordailua…).
  • Zenbaki normalizatua (ISBN, ISSN).


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.