Internet Eguna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Internet Eguna
Data
DataMaiatzaren 17
Internet

Internet Eguna maiatzaren 17an zenbait herrialdetan ospatzen den ekitaldia da.[1] Interneten Eguna 2005eko urriaren 25ean ospatu zen lehen aldiz, Internet Erabiltzaileen Elkarteak bultzatuta. Bere proposamenari jarraiki, 2005eko azaroan ,Tunisen burutu zen Informazioaren Gizartearen Goi Bilerak erabaki zuen NBEri proposatzea planeta osorako ospakizun gisa. NBEk maiatzaren 17an finkatzea adostu zuen, Telekomunikazioei eskainitako egunari Informazioaren Gizartearen Mundu Eguna gehituz. [2],2006ko martxoan, Batzar Nagusiak Ebazpena (A/RES/60/252) onartu zuen, maiatzaren 17a urtero Informazio Gizartearen Mundu Eguna dela aldarrikatzen zuena.

Parte hartzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interneten Egunaren ospakizunean edonork hartu dezake parte. Ekarpenak egiteko hainbat modu egon ohi dira. Hiri askotan egun hau ospatzeko ekitaldiak egiten dira, edozein mota eta tamainatako enpresek, administrazioek eta erakundeek antolatuta, beti ere, baldintza batzuk beteta:

  • Ekitaldiak Informazioaren Gizartea herritar guztiengana hurbiltzea.
  • Ekitaldia, funtsean, Maiatzaren 17an gertatzea.
  • Ekitaldia www.diadeinternet.org helbidean argitaratzea.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europar Batasunak Safer Internet Day ezarri zuen 2004an Internet seguruagoa eta fidagarriagoa nola egin ezagutarazi asmoz. EBko hainbat herrialdek lagundutako ekintza hau 2005ean errepikatu zen. [3]

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016 geroztik, ospatzen da Euskal Herrian egun honetan Euskarazko Interneten eguna. [4] Lehen aldiz, Iruñean ospatu zen.[5]

PUNTU.eus fundazioak eta UEUk antolatu izan dituzte ekitaldiak horren harira:[6]

  • Lehen Hitza Interneten proiektua.[7][8]
  • 10000ra goaz, bazatoz? [9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Torrebillela, Dirección:; Mungia, Beko Kalea Nº 5 | 48100. «Internet Eguna: 17 de Mayo - Asociación Internet & Euskadi» Internet & Euskadi (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
  2. Programa de acciones de Túnez para la Sociedad de la Información
  3. About Safer Internet Day. .
  4. (Gaztelaniaz) «Euskarazko Interneten eguna ospatu da lehen aldiz» Antxetamedia (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).[Betiko hautsitako esteka]
  5. «Euskarazko Interneten Eguna ospatu da, lehen aldiz» EITB (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
  6. «Euskarazko Internet Eguna • ZUZEU» ZUZEU 2018-05-16 (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
  7. «Lehen hitza Euskaraz» www.lehenhitza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
  8. «Euskarazko Internet Eguna ospatuko dute gaur hirugarrenez - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
  9. «10000ra goaz. BAZATOZ?» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]