Intimitatea (Deluc)
Itxura
Intimitatea (Deluc) | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Gabriel Deluc |
Sorrera-urtea | 1906 |
Izenburua | Intimité |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 135 (![]() ![]() |
Genero artistikoa | genero-artea |
Kokapena | |
Lekua | Baiona |
Bilduma | Léon Bonnat museoa |
Intimitatea. Neskak pianoan (frantsesez: 'Intimité') Gabriel Deluc margolari lapurtarraren margolana da, 1906an egina.[1] Olioa mihise gaineko teknika erabili zuen. Urte berean Parisko Saloian aurkeztu zuen, aipamen eta 500 liberako saria jasoz. Dimentsioak: 135x230 zm.[2]
Azterketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etxe burges baten barruko giro beroa erakusten digu margolanak. Emakumeak etxeko giroan artistaren gai nagusietariko bat izan zen. Eszenan argi-ilunak dira nagusi: argia bi lanparetatik sortzen da baina ez da nahikoa saloi osoa argitzeko. Eszenan emakumeak bakarrik agertzen dira. Sei dira. Gazteenak pianoaren inguruan dauden musika egiten. Beste bi, helduagoak aparte daude, iluntasunean.