Gabriel Deluc

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gabriel Deluc

Bizitza
JaiotzaDonibane Lohizune1883ko urriaren 1a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaSouain-Perthes-lès-Hurlus1916ko irailaren 15a (32 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Léon Bonnat
Philippe Jolyet
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Frantzia
Jasotako sariak

Jean-Marie Gabriel Deluc, Donibane Lohizune, 1883ko urriaren 1a - Souain-Perthes-lès-Hurlus, 1916ko irailaren 15a, Euskal Herriko margolaria, Léon Bonnaten ikaslea, Baionako Eskolaren partaide gaztenetariko bat zen, Euskal Herriarekin lotura estua izan zuen. Lehen Mundu Gerrako frontean hil zuten.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jean-Marie Gabriel Deluc, Jean-Baptiste Deluc eta Marie-Baptiste Deluc, Davagnier jaiotzez, semar-emazteen semea zen. 1883ko urriaren 1an jaio zen, Donibane Lohizuneko egungo Turasse kalean, garai hartan Kale Berria. Txikitatik marrazteko eta margotzeko trebetasuna erakutsi zuen. Trebetasun hori Léon Bonnat margolari ezagunak ikusi zuen eta Baionako marrazki eskolaren zuzendaria zen Philippe Jolyeten eskuetan jarri zuen, 1898an. 1900ean Bonnatek Parisen zuen tailerrean onartua izan zen. 1903an Pariseko École nationale des Beaux-Artsen onartua izan zen. Urte horietan Pariseko giro artistikoa ezagutu zuen, bereziki La Ruchen biltzen zen taldea. Horrek gero oso ezagunak izango ziren artistak ezagutzeko aukera eman zion, besteak beste, Ossip Zadkine, Marc Chagall eta, batez ere, Alexandre Altmann. Urte horietan, batez ere uda garaietan, Euskal Herrira etortzen jarraitu zuen.

1906an, Intimité margolanarekin, lehenengo aldiz Salon des artistes français erakusketan parte hartu zuen eta aipamen bat jaso zuen. Hortik aurrera haren presentzia saloi horretan eta ondorengo Salon des indépendantsen ohikoa izango zen. 1908an Donibane Lohizuneri Le Chevrier margolan handia oparitu zion. 1910ean La Danse dans le bois sacré lana Salon des artistes français zelakoan aurkeztu zuen; lan hori Edmond de Rothschild mezenak erosi zuen Baionako herriari oparitzeko. 1912an Donibane Lohizuneko Kasinoan erakusketa ireki zuen. 1913ko irailaren 3an, Parisen, Thérèse Mahé-rekin ezkondu zen.

1914an Salon des artistes français-ean bi margo handiak aurkeztu zituen: Printemps eta Portrait de Mme G. D. Lehen Mundu Gerraren hasieran artistak erizain bezala armadan sartu zen. 1915ean gudua ezagutu zuen. 1916an sargento izendatzen dute eta hurrengo urtean tenienteorde. Garai horretan lubakietako bizitza erakusten duten marrazki asko egin zituen. 1916ko irailaren 15ean inguruko arakatze batean zauritu eta hil zuten.

Ravelen omenaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Forlane.

Maurice Ravel musikagileak, hil ondorengo omenaldi gisa, Forlane (mi minorrean) izenburuko pieza eskaini zion, Le Tombeau de Couperin izeneko pianorentzako suitearen barruan.[2]

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere margolan asko galdutzat ematen dira gaur egun, nahiz eta postalen bitartez batzuk ezagunak izan. Baionako Bonnat museoan bere margolan batzuk ikus daitezke. Haren lan batzuk hauexek dira:

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]