Intxortako Atea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Intxortako Atea
Intxortako atea - Elgeta.jpg
Jatorria
Sortzailea Juan José Aranguren
Sorrera-urtea 2007
Ezaugarriak
Materiala(k) altzairua
Zabalera 320 zentimetro
Altuera 720 zentimetro
Genero artistikoa arte publikoa
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Elgeta
Koordenatuak 43° 07′ 33″ N, 2° 29′ 03″ W / 43.12573226°N,2.48403668°W / 43.12573226; -2.48403668Koordenatuak: 43° 07′ 33″ N, 2° 29′ 03″ W / 43.12573226°N,2.48403668°W / 43.12573226; -2.48403668

Intxortako Atea monumentu publiko bat da, Elgetan dagoena, Intxortetako Guduan borrokatu ziren gudariak omentzen dituena. Oroigarria ez da bakarrik haientzat, gudari eta miliziano guztientzat baizik, eta Frankismoaren biktimen aldekoa ere bai.

Juan Jose Aranguren eskultore donostiarraren lana da, altzairuz egina, 7.2 metro garai eta 3.2 zabal[1]. Elgeta herritik hegoaldera dago, Asentzioko putzutik gertu, borrokako fronteak eta lubakiak egon ziren toki batean. 2007an inauguratu zuen Juan Jose Ibarretxe lehendakariak[2]. 2008an, eraso faxistak jasan zituen eskulturak[3]. Inauguratu zenetik, gerrako biktimen oroitzapen ekintza askoren tokia bilakatu da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)  «ELGETA / 'Intxortako atea', una escultura en recuerdo a los gudaris del frente de Elgeta» El Diario Vasco 2007-01-26 . Noiz kontsultatua: 2019-07-26 .
  2.   Eusko Jaurlaritza, Ogasun eta Ekonomia Saila () «Intxortako borroketako gudariei egindako omenaldian» www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2019-07-26 .
  3.   «Hareazko txorroekin garbituko dute 'Intxortako Atea' monumentua - Elgeta» Goiena.eus . Noiz kontsultatua: 2019-07-26 .