Intxortetako gudua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Intxortetako gudua
Espainiako Gerra Zibila
Iparraldeko frontea
Intxortako atea.JPG
Itxortako atea, eroritako gudarien oroigarria.
Data 1937ko apirilaren 21tik 24ra
Lekua Intxorta (Gipuzkoa eta Bizkaia) 43° 7′ N, 2° 29′ W / 43.117°N,2.483°W / 43.117; -2.483
Koordenatuak 43° 07′ 00″ N, 2° 29′ 00″ W / 43.11666667°N,2.48333333°W / 43.11666667; -2.48333333Koordenatuak: 43° 07′ 00″ N, 2° 29′ 00″ W / 43.11666667°N,2.48333333°W / 43.11666667; -2.48333333
Emaitza Frankisten garaipena
Gudulariak
Bandera del bando nacional 1936-1938.svg Altxatutakoak
Alemania III. Reicha
Euskal Herria Eusko Gudarostea
Espainia Espainiako II. Errepublika
Buruzagiak
Bandera del bando nacional 1936-1938.svg Mola jenerala
Bandera del bando nacional 1936-1938.svg Camilo Alonso Vega
Euskal Herria Jose Antonio Agirre
Espainia Pablo Beldarrain

Intxortetako gudua 1937ko apirilean Intxorta mendietan eginiko gudua izan zen, Elgeta (Gipuzkoa) eta Elorrio (Bizkaia) artean, Gerra Zibilean.

Frontearen egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1936ko irailera arte faxistek ia Gipuzkoa osoa hartuta zuten. Frontea Bizkaia eta Gipuzkoa arteko mugan zehar zegoen:

Camino de los Toldos izenekoa benetako fronte lerroa zen:

Hau da, mendebaldean, errepublikarren kokalekua zuten aldea: bere posizioetatik erraza zen harana eta San Asensio zabaldegia tirokatzea.
  • Ekialdean, haranaren hegala baino lehen dagoen zelaigunean, Camilo Alonso Vegak zuzendutako 9 batailoiek "IV Brigada de Navarra" osatzen zutenak zeuden. Bederatzi batailoietatik seik erdigunea eraso zuten, San Asensio zabaldegia erasotuz. Beste hiru batailoik hegaletan bigarren mailako erasoaldiak egin zituzten. Tertzio Karlistek Falange eta Marokoko erregularren laguntza izan zuten.

Karlistek 1937ko udaberria baino lehen jadanik eraso bazuten ere, ezin zuten fronte gainditu. 1936ko irailaren 25ean San Asensio ermitaraino heldu ziren baina atzera egin behar izan zuten. Era berean, urriaren 4an Gaztelumendi hartzea ere lortu zuten. Hala ere, bitan atzera botatak izan zirenez, posizioa mantendu zuten.

Baina Madril hartzeari utzi zutenean, iparraldeko frontea hausteari ekin zioten altxatutakoek, hau da, Bilbo hartzea helburu nagusia bilakatu zen. 1937ko martxoan, hegazkintza alemaniarrak errepublikarren posizioak bonbardatzeari ekin zion, martxoaren 31n Durango bonbardatu eta laster hasi zen gudua.

Gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elgetako gudariak.

Apirilaren 21an faxistek Aramaio eta Otxandio utzi eta Tellamendi konkistatu zuten, frontea Zabalandi parean hautsiz. Erasotzaileak Primera brigada del Batallón Navarra (euskaraz: "Nafarroa Batailoiaren Lehendabiziko Brigada") eta defendatzaileak Octubre (euskaraz: "Urria") ziren. Laster altxatuek Memaia hartu eta Udalaitz eta Kanpazar erasotzeari ekin zioten.

Ekialdean, Bergaratik karlistek camino de los Toldos izeneko bidea eraso zuten. Errepublikarrek zuten posizio abantailatsuak ehunka soldaduen gorputzez bete zituen San Asensio ermitaren ondoan zegoen zabaldegia; hegazkinek, berriz, gogor eraso zituzten gudarien lubakiak[2]. Guztira alde biek 400 erori inguru zituzten.[3].

Apirilaren 21an hasitako erasoaldia, hiru egun geroago bukatu zen: hiru Intxortak defenditzen ari zirenak hegoaldetik ikusi zuten altxatuen tropak Kanpazarretik Zabaletamendi zeharkatuz[4]. Aurre egitea ezinezkoa zenez, erretreta jo zuten. Defendatzaileek Zaldibarantz, Aixola errekaren haranetik atzera eginez, eta Elorriorantz joan ziren. Posizioa galduta, Tertzio Karlistek Elgeta 1937ko apirilaren 24ko 16.00etan erori zen.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elgeta erori bezain laster altxatuen errepresioa gogortu zen herrian[2]. Eibar apirilaren 26an erori eta konkistatzaileek fusilamenduei eta errepresioari ekin zioten. Adibide bat da 14 urteko neska batena, gurasoak erail ondoren bortxatu egin zuten eta atzamarrak moztu zizkioten.

Irabazleek hegazkinak erabiltzeak, Durangoko bonbardaketan egin zuten bezala, zeharo aldatuko zituen estrategia militarrak aurrerantzean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]