Ioar Oteiza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ioar Oteiza

Bizitza
JaiotzaLesaka1988ko maiatzaren 23a (35 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
italiera
katalana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakdibulgatzailea
Enplegatzailea(k)Durangoko Azoka

Twitter: ioaroteiza Instagram: iouiou LinkedIn: ioaroteiza Edit the value on Wikidata

Ioar Oteiza Goienetxe (Lesaka, Nafarroa Garaia, 1988ko maiatzaren 23a) komunikazioan aditua da. Komunikazio agentzia bateko bezeroen aholkularitza du ogibide Oteizak, eta sare sozialek erabiltzaileengan duten eragina aztertu du. Durangoko Azokako komunikazio arduraduna eta Lesakako zinegotzia ere bada. 2022ko uztailaren 8an, Lesakako jaietan, Oteiza Berdintasunerako zinegotzia 1681ean datatutako alabarda eraman zuen lehen emakumea izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinez ikasi aurretik hasi omen zen berbetan. Agian horiek izango ziren komunikatzaile izateko lehen pausuak. Bilbon ekomiaz ikasi zuen. Ekonomian lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, Italiara joan zen Erasmus programa batekin, ondoren Komunikazio Zuzendaritza eta Publizitate Gestioan (ESIC) masterra egin zuen Bartzelonan eta zerbait berezia egiteagatik Argentinara joan zen. Hiru urtez egon zen han, baina ez zen geldirik egon, euskarazko eskolak eman zituen Euskal Etxeetan eta beste hainbat ekintzatan ere parte hartu zuen[2][3]

Komunikatzaile[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komunikazioaren munduan eta mundutik dabil bueltaka, ikasten eta gozatzen. Durangoko Azokako komunikazio arduraduna da.[4][5]

Kultura industriarentzako oasi bat da Durango. Ioar Oteiza

Ioar Oteiza (erdian) indarkeriaren aurkako Emakumeen Lasterketan Durangon

Korrikalari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat probatan hartu du parte Ioar Oteizak, beste beste.[6]

  • 2018 Behobia-Donostia 20km. proba
  • 2019 Behobia-Donostia 20km. proba

Zaletasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordenagailua itzaltzerakoan, trikitixaren hauspoa astintzea du gustuko eta mendi eta itsaso bazterretatik korrika aurkitzen du inspirazioa.[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Briceño, Ainhoa. (2022-07-08). «Vuelve el ‘Zubigainekoa’ a Lesaka» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2022-11-07).
  2. NAFARRAK MUNDUAN - Ioar Oteiza. (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
  3. «Cultura Vasca» Euskal Echea (Noiz kontsultatua: 2022-11-07).
  4. «Prensa» www.durangokoazoka.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
  5. «Abenduaren 5a eta 9a bitartean Durangoko azoka.Ioar Oteiza lesakarra da komunikazio arduraduna. - Bortziriak» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
  6. «Ioar Oteiza Goyeneche - Resultados de carreras» runedia.mundodeportivo.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
  7. Gutaz. (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]