Ipar Brigadak
Appearance
Ipar Brigadak | |
---|---|
Datuak | |
Mota | Ultra |
Ideologia | Neonazismoa |
Historia | |
Sorrera | 1989 |
Desagerpena | 1991 |
Ipar Brigadak izeneko talde hooligan faxista 1989an sortu zen, Real Sociedad futbol taldearen zenbait zaleri esker.
Ibilbide laburra izan zuen, 1991n desegin baitzen gainerako zaleen arbuioak bultzatuta. Taldeak iraun zuen bi urte horietan zeresan handia eman zuen haren mezu arrazistak zirela. Argia aldizkariak argitaratutako erreportaje batean, taldeko kideek ijito eta beltzei "gorroto" zietela adierazten zuten, eta inoiz pankarten bidez mezu arrazista eta xenofoboak zabaldu zituzten: Betisek Atotxako futbol zelaian jolastu zuenean, Andaluziarrak afrikarrak leloa zuen pankarta eskegi zuten[1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ H, G.. «Ipar Brigadak taldea, arrazakeria euskal zelaietako harmailetan» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-07-21).